Euskadi Información

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskadi Información Euskal Herriko egunkari bat zen, gaztelania eta euskara erabiltzen zituena. Lehen alea 1998ko uztailaren 16ean argitaratu zen. Egun bat lehenago Baltasar Garzon epaileak Egin eta Egin Irratia itxiak zituen ETArekin zerikusia zutelakoan.

Guztira Euskadi Informacion egunkariaren 198 ale kaleratu ziren, eta Egin egunkaria itxi eta sei hilabetera proiektu berri bat gauzatu zen Gara izenekoa. Behin-behineko egunkari bat izan zen, urte batzuk beranduago Euskaldunon Egunkariaren itxieran sorturiko Egunero egunkaria bezala.