Jean-Dominique Senard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-Dominique Senard
Jean-Dominique Senard, 2015 (cropped).jpg
president and chief executive officer Itzuli

2019 -
Carlos Ghosn
Bizitza
Jaiotza Neuilly-sur-Seine1953ko martxoaren 7a (66 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita Jacques Senard
Hezkuntza
Heziketa HEC Paris Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea eta enpresaburua
Jasotako sariak

Jean-Dominique Senard (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1953ko martxoaren 7an) automobilaren industria alorreko enpresaburu frantses bat da. 2005ean Michelin pneumatikogintza enpresan sartu zen finantza-zuzendari. 2012ko maiatzaren 11an Michel Rollierri jarraitu zion Michelin enpresaren zuzendaritza exekutiboan. Jean-Dominique Senard Michelin familiarekin ahaidegorik ez duen lehen zuzendari exekutiboa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senard diplomazialari baten semea da, bere aita Frantziako enbaxadore izan zen Kairon, Hagan eta Erroman. Jean-Dominique Senardek Abondanceko Sainte-Croix des Neiges eskola eta lizeo pribatuan ikasi zuen. Ondoren, zuzenbideko maisutza ikasketak burutu zituen HEC Parisen 1976an.

Jarduera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko irailetik 1987ko irailera arte kudeaketa ikuskaria eta finantza-arriskuen kudeaketa-lanen arduraduna izan zen Frantziako Petrolio Konpainian (Total SA taldea).

1987an Saint-Gobain enpresaren diruzaintzako zuzendaritzan sartu zen. 1988ko otsailean alboko zuzendari izendatu zuten eta 1991ko urtarrilean finantza eta diruzaintzako zuzendari izendatu zuten. 1995ean Alemania eta Erdialdeko Europarako ordezkaritza nagusiaren finantza-zuzendari eta Vegla GmbH enpresako (Saint-Gobainen filiala) zuzendaritza-batzordeko kide izendatu zuten.

1996an Pechiney aluminio-enpresan sartu zen finantza-zuzendari. 2001etik 2003ra taldearen aluminio primario sektoreko zuzendaritza hartu zuen. 2003an Pechineyko presidente-zuzendari nagusi eta Pechiney erosi berri zuen Alcan talde kanadarreko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten. 2005ean, Pechiney egitura berrian bateratzea ziurtatu ondoren, Alcan taldea utzi zuen.

2005ean Michelineko finantza-zuzendari bihurtu zen. 2007an taldeko kudeatzailekide izendatu zuten. 2011ko maiatzean kudeatzaile buru izendatu zuten eta 2012ko maiatzean taldeko presidente eta kudeatzaile buru, Michel Rollierri jarraituz.

2014ko urrian, Jean-Dominique Senarden agintaldia 4 urtez luzatu zioten.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]