Jean Iribarne
Itxura
Jean Iribarne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzabeheti, 1814ko apirilaren 26a |
Herrialdea | Zuberoa |
Heriotza | Zalgize, 1890eko apirilaren 28a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jean Iribarne (Altzabeheti, 1814ko apirilaren 26 – Zalgize, 1890eko apirilaren 28) Euskal Herriko idazle eta apaiza izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzabehetin jaioa, 1838an apaiztu zen; hori dela eta "Iribarne apaiza"[1]. Horren ostean hau izan zen bere ibilbidea, lan erlijiosoarekin lotuta egon zena:
- 1839an Oloroen bikario lanean.
- 1843an Eskiulan bikario. Hortik aurrera Zuberoako parrokia askotan erretorea izan zen:
- 1844an Garindainen.
- 1856an Arüen.
- 1862an Onizegainen.
- 1868an Sarrikotapean.
- 1873an Zalgizen; herri honetan hil zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Almanak uskara edo Ziberouko Egunaria aldizkarian arduradun lana izan zuen 1887an sortu zenetik 1890an hil zen arte; orduan Felix Larrieu medikuak hartu zuen ardura. Datu gutxi dauden arren, Iribarneren hiru obraren berri dago[2]:
- Ciberouco guthuna edo libria (1852).
- Mysterio edo eguia guehienac (1856).
- Sen Grat Oloroueco aphezcupiarentaco Mous de Lassalle catradaleco erretorac erran dutianac uscaraz ezariric (1879), itzulpena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantsesez l'abbé Iribarne. Ikus Abbe Iribarne Auñamendi Eusko Entziklopedian.
- ↑ Atharratzeko biltzarrak eta Atharratzeko taldea 14ko gerla atarian[Betiko hautsitako esteka], Kepa Altonaga. Ikus 185-186.or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Louis Davant, Zuberoako literaturaz: antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008. Artikuluko iturri nagusia; ikus 63.or.