1981. urtetik EHUko irakaslea da. UEUko zuzendaria izan zen 1991-1996 urteen artean, aurretik UEUko Natur Zientziak Saileko sailburua izanik. Garai bertsuan EHUkoZientzia Fakultateko dekanorde gisa aritu zen (1991-1994).
Katalogatu gabe zegoen bare mota bat aurkitu zuen AltonagakKantabriakoAlisasko Mendatean eta Asturiasko Covadongako santutegian. Bizkarrean konkorra du bare berezi horrek. Bare-genero berri moduan deskribatu zuen geroago A. Wiktor aditu poloniarrak eta Papilloderma altonagai izena eman zion, aurkitzailearen omenez.[2][3][4]
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991 eta 1996 urteen artean.[9][10] Garai haietan Iruñeko Larraona ikastetxean urtero 40-50 ikastaro eskaintzen zituen Altonagak zuzendutako UEUk. Esate baterako, 1995ean 45 ikastaro eskaini zituen 26 sailetan antolatuta; orotara 750 klase-ordu izan ziren, eskola-orduetan, praktiketan, mintegietan eta irteeretan banatuak; guztira 650 partaidetik gora bilduta. Garai hartan unibertsitate mailan euskaraz aritzen zen ikasle-irakasle kopurua 4.000 bat lagun izango ziren, eta horien artean 650etik gora UEUn biltzea ikastaro haien arrakastaren froga nabarmena zen.[11]
Unibertsitate mailako testuliburu eta ikerketa artikuluak argitaratzeaz gain, goi mailako dibulgazioaren esparruan hainbat saiakera prestatu ditu. Horregatik CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016 urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik[12][13]; eta 2018an Euskadi Literatura Saria.
Euskaltzaindiakeuskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Bertan, Azkue Biblioteka eta Artxiboa kudeatzen duen batzordeko kidea da 1999-tik, eta Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoan 2007tik.[14]
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago azaltzen dira,[15] besteak beste 23 liburu eta 44 artikulu. Haren ekarpenak hiru eremu hauetan sailka daitezke: saiakera, zoologia eta terminologia.
Udako Euskal Unibertsitatean eta taldean idatzitako bederatzi liburutan animaliei buruzko xehetasun zientifikoak deskribatu zituen. Liburu horietako batzuk maila orokorrean kokatzen dira: Zoologia orokorra (2005), Naturaren kontserbazioa: nora goaz? (1993), Biologia Orokorra (1979) eta Jokabide animala: defentsabideak (1979). Eta beste liburu multzo batean bere espezialitatekoak ziren animalia mota espezifiko batzuk deskribatu zituen: Lofoforatuak (1983), Moluskuak (1983), Anelidoak eta talde anelidianoak (1982), "Bare-barraskilo" proiektua (1980) eta Artropodoak (1980)
Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan, Altonaga natur zientzietako aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Altonagak parte hartu zuen Ekologia hiztegian (1987) eta Zoologia hiztegian (1987). Geroago ekarpen bat egin zuen 1991nEuskaltzaindiak argitaratu zuen Hitz-elkarketa/3 liburuan ere.
2018: Euskadi Literatura Saria lortu zuen Euskarazko saiakera atalean Patagoniara Hazparnen barren liburuarengatik. Epaimahairen arabera “Istorio harrigarria bezain zoragarriak Idazketa samurra, arina, estilo freskoa eta dinamikoa du, baina, aldi berean, mamitsua da oso”.[28] Zientziaren inguruko gaietan erabiltzen duen hizkuntza «arina» goraipatu zuen epaimahaiak. Berak dioenez egun euskaraz dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak eta ederrak sortzea ez da erraza. Idazteko lana oso luzea egiten zaio horregatik: orrialde batekin astebete egin dezake atzera eta aurrera.[29]
2009: Juan Zelaia Saiakera Saria, Darwin Geurean lanarekin. Darwinismoak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertu zuen bertan. Pamiela argitaletxeak 2010ean.[30]
2000: CAF- Elhuyar Liburuaren ataleko saria jaso zuen "Pandaren aita, aita David" deituriko lanagatik.[31]
↑Wiktor A., Martin R. & Castillejo J. (1990). "A new slug family Papillodermidae with description of a new genus and species from Spain (Gastropoda, Pulmonata terrestria nuda)". Malakologische Abhandlungen Museum für Tierkunde Dresden15(1): 1-18.
↑Kepa Altonaga Sustatxa, Juan Ignacio Perez Iglesias, Juan Carlos Odriozola Pereira, Jon Benito Iza. «Anelidoak eta talde anelidianoak»www.ueu.eus(Noiz kontsultatua: 2024-10-03).