Jean Rouch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Rouch frantziar etnografoa eta zinemagilea izan zen (Paris, 1917 - Niger, 2004). "Cinéma vérité" izeneko mugimenduaren sortzaileen artean egon zen.

Zineman egin zituen lehenengo saioak bere etnografo-lanbidearen luzapen modukoak izan ziren, Au pays des magies noires (1947, Magia beltzen herrialdean) esaterako. Afrikar gizarteak Europarentzat ispilu bat direla eta Europak horietara begiratzen ikasi behar duela aditzera eman zuen zenbait lanetan: Les Maîtres-Fous (1955, Maisu eroak). Bi herrialdeen arteko harreman horretan (nahasia eta zaila) oinarri ziren Rouchen ondorengo filmak: Moi un Noir (1958, Ni beltz bat) eta La Pyramide humaine (1959, Giza piramidea). Lan dokumental horietan, Rouchek ez du besterik gabe arrazismoaren kontra egiten, aldiz, saiatzen da batzuen eta besteen arteko berdintasunak eta ezberdintasunak azaltzen. Chronique d'un été (1960, Uda baten kronika) ez da errealitatea zuzen-zuzenean erakusten duen zinemaren adibide, baina frantses gizarteko hainbat sektoretako galdeketa etnografikoaren arauen bidez, liskarren, blokeoen eta bazterketen berri ematen da. La Chasse au lion à l'arc (1965, Lehoiaren ehiza arkuarekin) filmarekin Afrikara itzuli zen. Ondorengo lanetan, ordea, fikziozko osagaiak sartzen hasi zen, afrikar kontakizunetatik hartutako fabulak: Jaguar (1967), Petit à petit (1970, Apurka-apurka), Cocorico Monsieur Poulet (1977), Madame l'eau (1992, Andre ura), la Vache merveilleuse (1995, Behi miragarria). 2004. urtean, kotxe-istripu batean hil zen Nigerren.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1955: Les maîtres fous.
  • 1955: Les fils de l'eau.
  • 1958: Moi, un noir.
  • 1959: La pyramide humaine.
  • 1961: Chronique d'un été.
  • 1962: La punition.
  • 1964: Les veuves de 15 ans.
  • 1965: La chasse au lion à l'arc.
  • 1965: La goumbé des jeunes noceurs.
  • 1966: Batterie Dogon. Éléments pour une étude de rythmes.
  • 1967: Jaguar.
  • 1971: Tourou et bitti, les tambours d'avant.
  • 1972: Horendi.
  • 1972: Petit a petit.
  • 1974: Cocorico M. Poulet
  • 1975: Babatu, les trois conseils.
  • 1977: Ciné-portrait de Margaret Mead.
  • 1979: Bougo, les funérailles du vieil Anaï.
  • 1981: Sigui-synthèse.
  • 1987: La folie ordinaire d'une de cham.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]