Edukira joan

Jean Succar Kuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Succar Kuri
Bizitza
JaiotzaBsharri (en) Itzuli1944ko irailaren 19a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaCancún2024ko ekainaren 14a (79 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Jean Thouma Hannah Succar Kuri (Bisharri, Libano, 1944ko irailaren 19a - Cancún, Quintana Roo, Mexiko, 2024ko ekainaren 14a) enpresaburu mexikarra izan zen. CEFERESCO espetxean hil zen prostituzio eta haur pornografiarekin lotutako delituekin kondena jaso ondoren. 2011ko abuztuaren 31n errudun deklaratu zuten eta 112 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Bere dirutza 30 milioi dolarretan estimatu zen.[1][2]

Lydia Cachoren salaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lydia Cachok Los Demonios del Edén. El poder que protege a la pornografía infantil (2004) liburua plazaratu ondoren Succar Kuriren izena Kamel Nacif Borge enpresaburu libanarrarekin lotu zitzaion eta biak haurren sexu-esplotaziorako sare batekin. 2004an Chandlerren atxilotu zuten, Arizonan, eta Mexikora estraditatu, Interpolek eta Mexikoko Errepublikako prokuradore nagusiak horrela eskatuta. Haur-pornografia, haurren sexu-abusua eta estuproa leporatu zizkioten.[3] Azkenik, 112 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten haur-pornografia eta adingabeen ustelkeria egotzita. Mexikoko legearen arabera, gutxienez 60 urte bete beharko lituzke epai horretatik.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]