Edukira joan

Jelizaveta Bykova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jelizaveta Bykova

(1950)
Bizitza
JaiotzaBogolyubovo (en) Itzuli1913ko azaroaren 4a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1989ko martxoaren 8a (75 urte)
Hobiratze lekuaKhovanskoye Cemetery (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakxakelaria eta saiakeragilea
Jasotako sariak

Find a Grave: 113031790 Edit the value on Wikidata

Jelizaveta Ivanovna Bykova (errusieraz: Елизаве́та Ива́новна Бы́кова) (Bogoliubovo, 1913ko azaroaren 4a - Mosku, 1989ko martxoaren 8a) errusiar xake jokalaria eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna izan zen.

1938an emakumezkoen Moskuko txapelketa irabazi zuen eta Bigarren Mundu Gerraren ostean hiru bider irabazi zuen emakumezkoen Sobietar Txapelketa, 1946, 1947 eta 1950ean.

1952ko emakumezkoen Hautagaien Txapelketa irabazi ondoren, 1953ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan Liudmila Rudenko, orduko txapelduna, hartu zuen menpean (6-8; +7 -5 =2). Txapeldun titulua 1956an galdu zuen, eta Olga Rubtsova bihurtu zen txapeldun berria, baina bi urte geroago titulua berreskuratu zuen Olga Rubtsova beraren aurka 8½ eta 5½ irabazita.

1960an Kira Zvorykinaren aurka arrakastaz defendatu zuen titulua (+6 -2 =5), baina 1962an Nona Gaprindaxvili 21 urteko georgiarraren aurka galdu zuen (+0 -7 =4).

Ingeniari gisa lan egin zuen Moskuko inprenta batean, eta xakeari buruzko artikuluak eta liburuak idatzi zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jelizaveta Bykova Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Liudmila Rudenko
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1953-1956
Ondorengoa
Olga Rubtsova
Aurrekoa
Olga Rubtsova
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1958-1962
Ondorengoa
Nona Gaprindaxvili