Olga Rubtsova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Olga Rubtsova
Olga Rubtsova.jpeg
Bizitza
Jaiotza Mosku1909ko abuztuaren  20a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1994ko abenduaren  13a (85 urte)
Hobiratze lekua Vvedenskoye Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Bauman Moscow State Technical University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak xakelaria
Jasotako sariak

Olga Nikolaevna Rubtsova ((errusieraz: О́льга Никола́евна Рубцо́ва) (Mosku, 1909ko abuztuaren 20a - Mosku, 1994ko abenduaren 13a) errusiar xake jokalaria eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna izan zen.

Emakumezkoen Sobietar Xake Txapelketa lau aldiz irabazi zuen (1927, 1931, 1937 eta 1948).

Txapeldunorde izan zen 1950eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan, Liudmila Rudenkoren atzetik. Txapeldun titulua 1956an eskuratu zuen, Rudenkoren eta Elizaveta Bykovaren aurretik. Titulua 1958ko txapelketan galdu zuen Bykovaren aurka (8½ - 5½).

Rubtsovak posta bidez ere jokatu zuen xakean, eta lehenbiziko Emakumezkoen Munduko Korrespondentzia Xake Txapelkketa irabazi zuen 1972an. Hurrengo txapelketan bigarren egin zuen, Lora Jakovlevaren atzetik. Munduko Xake Txapelketa eta Munduko Korrespondentzia Xake Txapelketa irabazi dituen jokalari barra da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olga Rubtsova Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Elizaveta Bykova
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna
1956-1958
Ondorengoa
Elizaveta Bykova