Jet lag

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Jet lag
Deskribapena
Motacircadian misalignment (en) Itzuli
circadian rhythm sleep disorder (en) Itzuli
Espezialitateaneurologia
Arrazoia(k)aldaketa
Sintoma(k)loaren nahasmendua, betealdia, buruko mina
irritability (en) Itzuli
Azterketa medikoabaliorik ez
Honen izena daramaerreakzio aireontzi
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakMelatonina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKG47.2
GNS-9-MK307.45, 780.50 327.35
GNS-10G47.2
GNS-9307.45, 780.50 327.35
DiseasesDB7045
MeSHD021081D020179

Jet laga pertsona baten erritmo zirkadianoaren eta distantzia luzeko bidaia batean helmugan dagoen ordutegi berriaren (ordu-eremuen eraginez) artean sortzen den desorekak eragiten duen egoera psikologikoa da[1].

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurologoek, fisiologoek eta gainerako adituek diotenez, gure gorputzak denbora puska bat behar izaten du edozein arrazoi dela medio gertatutako ordu aldaketetara egokitzeko: egun bakarra batzuetan, baina kasurik gogorrenetan bost egun ere behar izaten dira. Eta zenbaitetan egokitzapen-prozesu hori oharkabean pasatzen bada ere, badira honako sintomak izaten dituzten pertsonak: ondoeza orokorra; nekea, errendimendu eskasagoa lanean; ezertarako gogorik ez edukitzea; suminkortasuna, loezina edo insomnioa; kontzentrazio, arreta edo memoria arazoak; aldartearen aldaketak, depresioa; trastorno digestiboak, apetitua egunez gutxitu eta gauez gehitzea, etab[1],

Sintomak zorrotzagoak izan ohi dira umeengan eta adineko pertsonengan, eta trastorno neurologikoak –migraina edo epilepsia, usuenak aipatzearren– jasaten dituztenek okerrago eta modu indartsuagoan pasatzen dute egokitzapen garai hori[1].

Ohar eta jarraibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruko erloju biologikoa ordu aldaketara egokitu dadin, adituek hurrengo ohar eta jarraibideak betetzea aholkatzen dute[1]:

  • Ordua aldatzea tokatzen den asteburua baino egun batzuk lehenago, ohiko errutinak, elikadurarekin eta loarekin lotuak daudenak bereziki, egunero hamar bat minutu aurreratuz joatea komeni da.
  • Aldaketaren hurrengo hiru egunetan, berriz, egin lo gauez, eta siestarik ez egin logura edo lozorroa eduki arren, loaldiaren zikloen alterazioak eta nekea saihesteko.
  • Argi naturalaren pean jartzea eta goizean goiz ariketa fisikoa egitea ere oso mesedegarriak gertatzen dira gure gorputzaren adaptazioa errazteko.
  • Hidratazio egokiak nekea arindu eta gogorik eza murrizten du.

Dena den, beste edozein aldaketarekin gertatzen den bezala, sintomak eta erreakzioak oso diferenteak dira pertsona batetik bestera, hala nola aldaketa horrek gure eguneroko bizimoduan ekar ditzakeen eraginak ere, ordu aldaketaren endredoa ez baita maila berekoa lanbide mota guztietan, ezta adin guztietan, ezta gizarteko egoera guztietan ere[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Agirre, Jabier. (2013ko urriaren 27a). «Nola egokitu ordu aldaketara?» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]