Edukira joan

João Havelange

Wikipedia, Entziklopedia askea
João Havelange

7. FIFAko presidente

1974ko maiatzaren 8a - 1998ko ekainaren 8a
Stanley Rous - Joseph Blatter
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1916ko maiatzaren 8a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaRio de Janeiro2016ko abuztuaren 16a (100 urte)
Hobiratze lekuaCemitério de São João Batista (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFluminense Federal University (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria, waterpolo jokalaria, abokatua eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaNazioarteko Olinpiar Batzordea

Olympic.org: joao-havelange Find a Grave: 168647365 Edit the value on Wikidata

Jean-Marie Faustin Goedefroid de Havelange, ezagunagoa João Havelange izenagatik (Rio de Janeiro, Brasil, 1916ko maiatzaren 8a - Rio de Janeiro, 2016ko abuztuaren 16a) brasildar kirolari ohia eta kirol-buruzagia izan zen. FIFA erakundearen lehendakari izan da hogeita lau urtez.

Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Kirolari gisa, 1936ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, igeriketan, eta 1952koetan, gero, Brasilgo waterpolo-selekzioarekin.

Kirol-buruzagi gisa, lehenengo kargua (1937) Flamengoko waterpolo-selekzioko zuzendaritza izan zen. Gero, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (COI) kide izan zen, eta Brasilgo Futbol Konfederazioko lehendakari. 1974an, FIFAko lehendakari-kargua hartu zuen. Futbola sustraitua ez zegoen herrialdeetara zabaldu zuen bere agintaldian, eta Munduko Txapelketaren nazioarteko oihartzuna handitzea lortu zuen (txapelketaren azken fasea 16 selekziotik 32ra zabaldu zuen). Horretaz gainera, enpresa multinazional askoren atxikimendua lortu zuen.

Havelangeren aurkariek, bere herrikide Pelek, besteak beste, FIFA nagusikeriaz gidatzeaz akusatu zuten. Bere agintaldiaren bukaeran, tirabira gogorrak izan zituen Europako Futbol Elkartearekin, eta Afrikako eta Asiako futbol elkarteen babesari esker eutsi zion karguari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Havelange Aldatu lotura Wikidatan