João Ubaldo Ribeiro
Itxura
| João Ubaldo Ribeiro | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | João Ubaldo Osório Pimentel Ribeiro |
| Jaiotza | Itaparica, 1941eko urtarrilaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Rio de Janeiro, 2014ko uztailaren 18a (73 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Universidade Federal da Bahia |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, kazetaria, zientzia-fikzioko idazlea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
| Genero artistikoa | Haur eta gazte literatura |
João Ubaldo (Osório Pimentel) Ribeiro (Itaparica, Bahia Estatua, 1941eko urtarrilaren 23a – Rio de Janeiro, 2014ko uztailaren 18a) idazle, kazetari, gidoilari eta irakasle brasildarra izan zen. Camões saria irabazi zuen 2008an, portugesezko literatura-saririk garrantzitsuena, Brasilgo zortzigarren idazlea izan zelarik saria jasotzen.
Bere eleberri famatuenak Sargento Getúlio, O Sorriso do Lagarto eta A Casa dos Budas Ditosos dira.
A casa dos Budas ditosos arrakasta handia lortu ondoren antzerkira egokitu da, eta zinemarako jauzia ere eman du. Euskarara itzuli du Karlos Zabalak Buda zoriontsuen etxea izenburuarekin.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ezkerra, Estibaliz. ««Gizarte patriarkal batean emakumeak nola senti daitezkeen asmatzea ez da hain zaila»» Berria (kontsulta data: 2022-02-13).