Joan Amenduze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Amenduze
Bizitza
Jaiotza Iruñeac. 1540
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza 1580ko otsailaren 12a
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak poeta eta saltzailea

Joan Amenduze[1] edo Joan Amendux (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1540 inguru - 1580ko otsailaren 12a) XVI. mendeko poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean jaio zen, 1540 inguruan[1]. Aita medikua 1547an eta ama 1548an hil zitzaizkion. Jaiotzaz Nafarrerian bizi zen, eta Pereton Garro aitonak Nafarroako Erriberara eraman zuen, eta han egon zen bere lehengusu Joan de Ossesekin. Gaztaroan Zaragozan eta Sevillan lan egiten egon zen eta Flandesa ere joan zen zorterik gabe. Erriberan bizitza ere, ez zuen inoiz euskara galdu eta litekeena da nafarrera ohikoa izatea Tuterako kaleetan[1].

Finkatzeko, Etxebeltzeko Lope senideak Iruñeko Txapitel kalean denda bat eman zion, baina zorrek 1567ko irailean kartzelara eraman zuten. Hantxe idatzi zuen gaur dugun poema bakarra[2].

Kartzelatik irten eta gero, Nafarroako Gorteetako aguazil bihurtu zen. 1580ko otsailaren 12an hil zen[1].

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi bertso baino ez dira gorde haren lan guztietatik, 1963an Nafarroako Artxibo Orokorrean aurkituak. Izenbururik ere ez dute, eta Hemen natza ortzirik... hasierako hitzez dira ezagunak. Hona hemen:

Amenduzen elegia.jpg

Hemen natza ortzirik, noizbait gozo eiritzirik,
Herioak ustegabe doloroski egotzirik.
Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik,
Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik,
Onak eta onrak bertan munduakc edekirik,
Plazerak azke[ ... ] atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak urte gutiz atzendurik
Ikusten tut isuririk, harresi guzia deseginik,
Argi gabe, ilunbetan, ustel eta kirasturik.
Nigar begi bapederak bere aldiaz oroiturik
Nihork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik.
Ene, arima duzuen gomendatu, garitatez mobiturik.
Zarraizkidate guzi[...] bertan hitzok ongi notaturik.
Josafaten baturen gara judizion elkarreki;
Bitarteo lo dagigun, bakea dela guzieki.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Pezonaga, Jabier Sainz (2006), «Hemen natza ortzirik: Joan Amenduzekoaren epitafioa (c.1568). Edizio kritikoa», SANCHO EL SABIO (24): 57–92, ISSN 1131-5350, http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/hemen-natza-ortzirik-joan-amenduzekoaren-epitafioa-c1568-edizio-kritikoa?hizkuntza=eu. Noiz kontsultatua: 2017-12-06 .
  2. (Gaztelaniaz)  Jurío, José María Jimeno (1996), «Juan de Amendux poeta euskaldun: Pamplona (c. 1540-1580)», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta (71), ISSN 0046-435X, https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=26203. Noiz kontsultatua: 2017-12-06 .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]