Edukira joan

Joan Avilakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Avilakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Ávila
JaiotzaAlmodóvar del Campo, 1499ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMontilla, 1569ko maiatzaren 10a (70 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of St. John of Avila (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Alcalako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Santutegia
Maiatzaren 10a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 126524586 Edit the value on Wikidata

Joan Avilakoa (Almodóvar del Campo, Ciudad Real, 1500eko urtarrilaren 6a - Montilla, Kordoba, 1569ko maiatzaren 10a) espainiar erlijio gizona izan zen. Bere garaiko predikari argienetakoa izan zen.

Judu familia batean sortu zen eta Salamancako eta Alcaláko unibertsitateetan ikasi zuen. 1529an Andaluziara bidali zuten eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin, elizan proposatu zuen eraberritzea eta bere jatorri judua zirela eta. Baezako unibertsitatea antolatu zuen eta Joan Gurutzekoa eta Frai Luis Granadakoa izan zituen ikasle Kordoban.

Obra nagusiak Audi, filia, et vide (1567, Entzun, alaba, eta ikus), liburu aszetikoa, eta Epistolario espiritual para todos estados (1578, Egoera guztietarako izpirituzko gutunak), giro aszetikoan idatziriko gutunen bilduma, ditu.

1970ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen eta 2012ko urriaren 7an Benedikto XVI.ak Elizako doktore izendatu zuen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]