Joan Hurtado Mendozakoa Garbia edo Gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Hurtado Mendozakoa Garbia edo Gaztea
alférez mayor (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza 1329
Herrialdea  Gaztelako Koroa
Heriotza 1404 (74/75 urte)
Jarduerak
Jarduerak militarra eta aristokrata

Joan Hurtado Mendozakoa Garbia edo Gaztea (c. 1329- c. 1404), Joan Hurtado Mendozakoa Zaharraren semea eta Joan Hurtado Mendozakoa Bizardunaren eta Maria Mendozakoaren biloba izan zen[1][2].

Otogoien eta Otobarrengo jaurgoa eman zion aitak 1332an[2].

Henrike III.a Gaztelakoaren erregealdian botere handia izan zuen,[3] honen eta Joan I.a bere aitaren tutorea izan baitzen. Naiarako guduan Trastamaratarren alde egin zuen.

Gaztelako erresumaren 1354 eta 1369 arteko gerra zibilean, lehenbizi Petri I.aren alde eta, azkenik, Henrike II.a Trastamararen alde aritu zen (1367an Naiarako gudaldian preso hartua izan zen)[2]. Hori horrela, Henrike II.ak, esker onez, 1366an Arabako Erriberako hermandadeko herrixken gaineko jaurgoa eman zion; eta gerra zibila amaitzean, batetik, Maria Tellez Gaztelakoarekin ezkondu zuen (Henrike II.aren anaia zen Tello Bizkaiko jaunaren alabarekin)[1] eta, bestetik, bere alferez nagusia izendatu zuen (1386 arte izan zuen kargua, eta, beraz, Joan I.a Gaztelakoaren garaian ere izan zuen)[2].

Gortean botere handia izan zuen, aitaren aldetik osaba zuen Pedro Hurtado Mendozakoa erregearen maiordomo nagusiaren babespean, besteak beste. Joan I.ak 1384an Morón de Almazán (Soria)go jaurerria eman zion; 1385ean erregeak Valladolideko Gorteetan Errege Kontseilua sortu zuenean, kontseiluko kide izendatu zuen; 1386an oinordeko semearen, Henrike III.a izango zenaren, zaindaria izendatu zuen; 1387an erresumako alferez nagusia izateari utzi zion, Gaztelako almirantea izendatu zuelako, 1390 arte, Henrike III.a errege bihurtu zen arte eta, orduan, errege maiordomo izendatu zuten hil arte[2].

Gaztelako gorteko gizon boteretsua izaki, Fernán Pérez de Guzmán idazleak bere Generaciones y Semblanzas liburuan aipatu zuen[2].

Bizkaiko korrexidorea ere izan zen Joan I.a Bizkaiko jauna bihurtu zen garaian: 1372, 1374, 1376 eta 1384an.[2]

Testamentua 1404ko azaroaren 11n egin zuen eta handik gutxira hil zen[1].

Maria Tellez Gaztelakoarekin hiru seme izan zituen[2]:

Diego Hurtado Mendozakoa, Almazan eta Cañeteko markesak bere ondorengoak izan ziren.

Joan Hurtado Mendozakoa, Henrike III.aren maiordomoa bihurtu zena aita hil zenean.

Rui Diaz Mendozakoa, Pero Lopez Aiarakoa Gaztelako kantzilerraren eta Leonor de Guzmanen laugarren alaba Maior Aiarakoarekin ezkondu zena eta 1390ean Otogoien eta Otobarrengo jaurerriak; Urrialdeko jaurerria eta errentak; eta Oto eta Martiodako dorretxeak, jaurgoa eta menpekoak jaso zituena eta hiltzean Rui-ren alaba Maria eta Leonor Mendozakoak jasoko zituztenak[4]. Joan II.aren maiordomoa ere izan zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Vidal-Abarca, Juan. (2017). Panorámica Geográfico-Histórica. In Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria: Ribera Alta y Ribera Baja del Zadorra y el Oriente de Lantarón.. Gasteiz: Fundación Vital, 57-69 or. ISBN 978-8489144798..
  2. a b c d e f g h i PAZ MORO, Agurtzane et al. (2019). "Por merçed e mandado de mi sennora": el señorío de María de Mendoza a fines de la Edad Media: nuevos textos para el estudio de la sociedad alavesa (1332-1511). Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 25-28 or. ISBN 978-84-1319-032-7..
  3. Salazar y Acha, Jaime. (2000). La casa del Rey de Castilla y León en la Edad Media. (1. argitaraldia) Madril: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales ISBN 84-259-1128-1..
  4. Dacosta, Arsenio. (2007). El Libro del linaje de los Señores de Ayala y otros textos genealógicos. Materiales para el estudio de la conciencia del linaje en la Baja Edad Media. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gaztelako Koroa
Artikulu hau Gaztelako Koroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.