Joan Idiakez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Idiakez
Bizitza
Izen osoa Juan de Idiáquez y Olazábal
Jaiotza Madril1540ko martxoaren 12a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Gipuzkoa
Heriotza Segovia1614ko urriaren 12a (74 urte)
Familia
Aita Alfontso Idiakez
Seme-alabak
Leinua Idiakez leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria

Joan Idiakez Olazabal (Madril, Espainia, 1540ko martxoaren 12a - Segovia, 1614ko urriaren 12a) politikaria izan zen, Alfontso Idiakezen semea, Idiakez leinukoa. Madrilen jaioa, gipuzkoar familiakoa zen, eta horregatik euskalduna zen. Euskal hizkuntzaz gainera, bazekien gaztelaniaz, frantsesez, latinez eta grekoz ere. Joan Idiakezek eman zion Esteban Garibairi euskarazko errefrauak liburu batean biltzeko mandatua.[1]

Genoako eta Veneziako enbaxadore izan zen eta Filipe II.a Espainiakoaren eta Filipe III.a Espainiakoaren agintaldietan estatu-idazkari izendatu zuten. Beste kargu politiko batzuk ere izan zituen bere esku. Donostian berrikuntza-lan handiak egin zituen: Motako gazteluko iturriak, eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]