Joanes Haraneder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizaya (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:07, 13 abendua 2019

Joanes Haraneder (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1669 - ????) euskal idazlea izan zen, apaiza, eta bereziki Ebanjelioak eta debozionezko liburuen euskarara itzultzaile.

Joanes Haraneder
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1669
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza? ( urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, itzultzailea eta idazlea
MugimenduaSarako Eskola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 717

Biografia

Joannes Haranederren Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillearen lehenbiziko edizioaren azala (Tolosa Okzitania, 1749).

Joanes Haraneder familia nobletik zetorren eta bere jaioterrian bertan egon zen apaiz. Itun Berriaren lehen euskarazko itzulpen katolikoa egin zuen. Lau Ebanjelioak, Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia jasotzen zituen itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa bazen ere, ez zen 1855. urte arte argitara eman, Dassance eta Harriet apaiz eta argitaldariek egokitu zuten arte, alegia, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin. Lau Ebanjelioak baino ez zituen jasotzen, ordea. Mitxelenaren ustez Haranederrek laguntzaileak izan zituen. Gure egunetan Patxi Altunak argitaratu du eskuizkribu osoa Jesu Christoren Evangelio Saindua izenburupean (Euskaltzaindia, 1990). Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Tolosa Okzitanian, Silvain Pouvreauk 1664rako euskaratua bazuen ere. Handik urtebetera Aita Lorenzo Scupoliren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen, Gudu izpirituala izenburuarekin.

Lanak

Erlijioa

Kanpo loturak

Joanes Haranederren Testament Berriaren itzulpena. 1750, eskuizkribua.

Erreferentziak