Johann Schöll

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Schöll
Bizitza
JaiotzaMörbisch am See (en) Itzuli1957ko urriaren 23a (66 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Johann Schöll (Mörbisch am See, Austria, 1957ko urriaren 23a), futbol jokalari-ohi eta entrenatzaile austriarra da. Erdilari postuan jokatzen zuen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol ibilbidea herriko taldean hasi zuen eta 1974an Siegendorf taldera joan zen. 1978an Austriako Bundesligako Admira Wacker taldeak fitxatu zuen eta bi denboraldi egin zituen bertan. 31 partida jokatu zituen eta gol bat ere sartu zuen.

1980an SC Eisenstadt taldeak fitxatu zuen eta beste sei denboraldi egin zituen lehen mailan. Talde honekin lortu zuen titulu bakarra, 1984ko Mitropa Kopa hain zuzen ere. Ligaxka eran jokatu zen eta Eisenstadt txapeldun izan zen FC Prishtina talde kosovarraren, FK Teplice txekiarraren eta Vasas Budapest hungariarraren aurretik[2].

1987an Eisenstadtek maila galdu zuen eta bigarren mailan denboraldi bat egin ondoren Schöll bere herriko taldera itzuli zen, Mörbischera.

Ondoren hainbat talde entrenatu zituen:[3]

  • SC Eisenstadt (1991-92)
  • Baumgarten (1993-94)
  • Mattersburg II (2003-04)
  • FC Winden (2010-22)
  • Baumgarten (2012-13)
  • Oberpetersdorf (2014-15)

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Johann Schöll-ek Austriako Bundesligan izandako estatistikak:[4]

Kluba Urtea Partidak Golak
Austria Admira Wacker 1978-1980 31 1
Austria SC Eisenstadt 1980-1987 132 5

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Johann Schöll - Player profile» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  2. Der letzte Cup · ballesterer. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  3. (Ingelesez) «Johann Schöll - Manager profile» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  4. (Ingelesez) «Johann Schöll - Detailed stats» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]