Johannes Thingnes Bø
Johannes Thingnes Bø (Stryn, 1993ko maiatzaren 16a) biatloian aritzen den kirolari norvegiarra da. Txapeldun olinpikoa izan da 2018ko eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan. Pekinen urrezko lau domina eta brontzezko bat eskuratu zituen. Tarjei Bø biatloilari olinpikoaren anaia gaztea da[1].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte mailan dagoeneko Munduko Txapelketetan dominak irabazten hasi zen eta helduen mailan ere horrela jarraitu du. 2017an ezik, beste ekitaldi guztietan munduko txapelduna izan da proba batean edo gehiagotan. 2017ko hartan zilarrezko hiru domina eskuratu zituen. Munduko Kopako orotako sailkapen nagusiko txapelduna ere izan da 2018–19, 2019–20 eta 2020–21 denboraldietan[2].
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 20 km bakarkako lehiaketan eta zilarrezko beste bi domina ere eskuratu zituen[3]. 2022ko Pekingo Jokoetan goia jo zuen urrezko lau domina eta brontzezko bat irabaziz[4].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 20 km bakarka | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | Errelebo mistoak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 10 km sprint | |
2022 | Pekin ( Txina) | 15 km irteera masiboa | |
2022 | Pekin ( Txina) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | errelebo mistoa | |
2022 | Pekin ( Txina) | 20 km bakarka | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | 10 km sprint | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | errelebo mistoa | |
2016 | Oslo ( Norvegia) | 15 km irteera masiboa | |
2016 | Oslo ( Norvegia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2016 | Oslo ( Norvegia) | errelebo mistoa | |
2017 | Hochfilzen ( Austria) | 10 km sprint | |
2017 | Hochfilzen ( Austria) | 12'5 km jarraipena | |
2017 | Hochfilzen ( Austria) | 15 km irteera masiboa | |
2019 | Östersund ( Suedia) | 10 km sprint | |
2019 | Östersund ( Suedia) | errelebo mistoa | |
2019 | Östersund ( Suedia) | errelebo misto sinplea | |
2019 | Östersund ( Suedia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2019 | Östersund ( Suedia) | 12'5 km jarraipena | |
2020 | Antholz ( Italia) | 15 km irteera masiboa | |
2020 | Antholz ( Italia) | errelebo mistoa | |
2020 | Antholz ( Italia) | errelebo misto sinplea | |
2020 | Antholz ( Italia) | 20 km bakarka | |
2020 | Antholz ( Italia) | 12'5 km jarraipena | |
2020 | Antholz ( Italia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | errelebo mistoa | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | errelebo misto sinplea | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | 12'5 km jarraipena | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Kontiolahti ( Finlandia) | 7'5 km sprint | |
2012 | Kontiolahti ( Finlandia) | 10 km jarraipena | |
2012 | Kontiolahti ( Finlandia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2013 | Obertilliach ( Austria) | 12'5 km jarraipena | |
2013 | Obertilliach ( Austria) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2013 | Obertilliach ( Austria) | 10 km sprint |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bø brothers share podium in men's 10km biathlon event at Beijing 2022» www.insidethegames.biz 1644678930 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «International Biathlon Union - Standings» International Biathlon Union - IBU (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «JOHANNES THINGNES BØ WATCH WATCH ⋅ RICHARD MILLE» Richard Mille (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «Biathlete Johannes Thingnes Bø conquers 4th Olympic title in Beijing at mass start» Then24 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).