Tarjei Bø

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarjei Bø

(2024)
Bizitza
JaiotzaStryn1988ko uztailaren 29a (35 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakbiatleta eta iraupen-eskiatzailea
Pisua76 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm4770757 Facebook: tarjeiboe Instagram: tarjeiboe Olympic.org: tarjei-boe Edit the value on Wikidata

Tarjei Bø (Stryn, 1988ko uztailaren 29a) biatloian aritzen den kirolari norvegiarra da. Txapeldun olinpikoa izan da 2010eko eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan. Pekinen lau domina lortu zituen, horietatik bi urrezkoak[1]. Johannes Thingnes Bø biatloilari olinpikoaren anaia nagusia da[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailako aurreneko garaipena Gazte mailako munduko txapelketan izan zuen, Presque Islen (AEB) 12,5 km bakarkako proban. 2010eko Vancouverreko Olinpiar Jokoetan debuta egin zuen eta txapeldun olinpiko bihurtu zen erreleboen proban.

2011een Khanty-Mansiysk hirian jokaturiko Munduko txapelketan bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko eta bi brontzezko. Hortik aurrera sarritan izan da munduko txapelduna.

2014ko Sotxiko Jokoetan hartu zuen parte baina emaitza apalak lortu zituen oso. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan ere ez zuen esperotako emaitzarik lortu baina zilarrezko domina bat kolkoratu zuen erreleboen proban.

Olinpiar Jokoetako emaitza onena 2022ko Pekingo Jokoetan lortu zuen. Johannes Thingnes anaia alboan zuela taldekako bi probetan txapelduna izan zen Norvegiako selekzioa eta horretaz gain zilarreko domina bat eta brontzezko beste bat eskuratu zituen.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Vancouver ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboak
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 7'5 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina errelebo mistoa
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 12.5 km jarraipena
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina 10 km sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Khanty-Mansiysk ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboak
2011 Khanty-Mansiysk ( Errusia) 1. postua, urrezko domina Errelebo mistoak
2011 Khanty-Mansiysk ( Errusia) 1. postua, urrezko domina 20 km bakarka
2011 Khanty-Mansiysk ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 10 km sprinta
2011 Khanty-Mansiysk ( Errusia) 3. postua, brontzezko domina 12,5 km jarraipena
2012 Ruhpolding ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboak
2013 Nové Město ( Txekia) 1. postua, urrezko domina 15 km irteera masiboa
2013 Nové Město ( Txekia) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboak
2013 Nové Město ( Txekia) 1. postua, urrezko domina Errelebo mistoak
2015 Kontiolahti ( Finlandia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 7'5 km erreleboa
2015 Kontiolahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina 10 km sprint
2015 Kontiolahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina 12,5 km jarraipena
2015 Kontiolahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina 15 km irteera masiboa
2015 Kontiolahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina errelebo mistoak
2016 Oslo ( Norvegia) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboa
2016 Oslo ( Norvegia) 3. postua, brontzezko domina errelebo mistoak
2019 Östersund ( Suedia) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboa
2019 Östersund ( Suedia) 2. lekua, zilarrezko domina 20 km bakarka
2020 Antholz ( Italia) 1. postua, urrezko domina errelebo mistoak
2020 Antholz ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 7'5 km erreleboa
2021 Pokljuka ( Eslovenia) 1. postua, urrezko domina 4 x 7'5 km erreleboa
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Presque Isle ( AEB) 1. postua, urrezko domina 12,5 km bakarka
2006 Presque Isle ( AEB) 2. lekua, zilarrezko domina 10 km jarraipena
2007 Martell ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 10 km jarraipena
2007 Martell ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 3 x 7'5 km erreleboa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Nb «Tarjei Bø» www.teamnor.no (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  2. «Bø brothers share podium in men's 10km biathlon event at Beijing 2022» www.insidethegames.biz 1644678930 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]