John Irving

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Irving
John Irving Hengelo 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Exeter1942ko martxoaren 2a (75 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa University of Iowa
Hizkuntzak Amerikar ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, gidoilaria, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) Mount Holyoke College
Lan nabarmenak The World According to Garp
A Prayer for Owen Meany
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm0410288
http://john-irving.com

John Irving (Exeter, New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak, 1942ko martxoaren 2a) ingelesezko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pittsburgheko, Vienako eta New Hampshireko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1967an Mount Holyokeko Unibertsitatean hasi zen lanean, Ingeleseko sailean, eta handik bi urtera argitaratu zuen bere lehen nobela, Setting Free the Bears (1969, Aska ditzagun hartzak). Ondoren The Water-Method Man (1972, Uraren metodoa erabiltzen zuen gizona) eta The 158-Pound Marriage (1974, 158 liberako ezkontza) kaleratu zituen. 1978ko The World According to Garp (Mundua Garpen arabera) nobelak sekulako arrakasta izan zuen, eta unibertsitateko lana utzi eta literaturari eskaini ahal izan zion bere denbora guztia. Nobela hori Liburuaren Sari Nazionalerako izendatua izan zen, bai eta Kritikarien Elkartearen Liburuaren Sari Nazionalerako ere.

Harrezkero beste zenbait nobela argitaratu ditu: The Hotel New Hampshire (1981, New Hampshire Hotela, 1982an film bat egiteko erabili zena), The Cider House Rules (1985, Sagardoaren etxeko arauak, hori ere zinemara eramana), A Prayer for Owen Meany (1989, Owen Meanyren aldeko otoitza), A Son of the Circus (1994, Zirkuko semea), A Widow for One Year (1998, Urtebeteko alarguna). Trying to Save Peggy Sneed liburuak (1993, Peggy Sneed salbatu nahian), oroitzapenak, kontakizunak eta literaturari buruzko saiakerak biltzen ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Irving Aldatu lotura Wikidatan