Edukira joan

John Rogers Searle

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Rogers Searle

(2015)
Bizitza
JaiotzaDenver, 1932ko uztailaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaTampa, 2025eko irailaren 17a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaChrist Church (en) Itzuli doktoretza
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Shorewood High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaPeter Geach
Doktorego ikaslea(k)Benjamin Callard (en) Itzuli
Bence Nanay
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea, adimen artifizialeko ikerlaria eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLudwig Wittgenstein
KidetzaZientziaren eta Arteen Europar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduafilosofia analitikoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaateismoa

ist-socrates.berkeley.edu…
IMDB: nm1790698 TED: john_searle Musicbrainz: 7ba10ca6-d64d-4d0b-a6db-92332b4dd6a8 Edit the value on Wikidata

John Rogers Searle (Denver, Colorado, 1932ko uztailaren 31) estatubatuar filosofoa da.

Oxfordeko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta irakaslea izan da Kaliforniako Unibertsitatean. Lan aipagarrienak hizkuntzaren ikerketaren ingurukoak ditu, hain zuzen ere, hizkeraren ingurukoak, zeinetan arau jakin batzuk zuzentzen duten jokabide-mota gisa agertzen baitu hizkera. Besteak beste, aztergai izan ditu zentzua eta erreferentzia, predikazioa etab. 1976. urteaz gero, gutxi gorabehera, bereziki kezkatu da adimenaren filosofiaz. Kezka horren ondorioa da adibidez Intentionality lana, zeinetan eskaini baitu adimen-egoeren eta gertaeren edukiari buruzko teoria bat, eta kritikatu baitu giza adimena eta ordenagailuaren funtzionamendua kidekotzat hartzen dituen joera. Etikaren alorrean, berriz, betebeharren analisian oinarritu du bere jarduera. Lan aipagarriak ditu, aurretik aipaturikoaz gainera, Speech Acts: An Essay in the Philosophy of Language (1969, Diskurtsoaren jarduna: hizkuntzaren filosofiari buruzko saiakera bat), Intentionality: An Essay in the Philosophy of Mind (1983. Intentzionalitate: adimenaren filosofiari buruzko saiakera bat) eta The Rediscovery of the Mind (1993, Adimenaren berraurkikuntza). Liburuak ez ezik, bere ikergaien inguruko hainbat artikulu ere eman ditu argitara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]