John Wain

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
John Wain
Bizitza
Jaiotza Stoke-on-Trent1925eko martxoaren 14a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Oxford1994ko maiatzaren 24a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa St John's College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria eta literatura kritikaria
Jasotako sariak
Mugimendua Inklingsa

John Barrington Wain (Stoke-on-Trent, Staffordshire, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1925 - 1994) ingelesezko poeta eta saiakera-idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Newcastlen eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1946tik 1949ra bitartean, Oxfordeko St. John's Collegen aritu zen lanean, eta 1949tik 1955ra artean ingeles literaturako eskolak eman zituen Readingeko Unibertsitatean. Gainera, poesia-irakasle izan zen Oxfordeko Unibertsitatean, 1978. urte arte.

Bere garaiko ingeles gizartearen kritikari zorrotza izan zen. Bere eleberri ospetsuenean -Hurry on down (1953, Jaitsi berehala)-, eskolan eta etxean jasotako heziketaren arrastorik txikiena gainetik kendu nahi duen gazte aske baten abenturak kontatzen ditu.

Beste zenbait lan aipagarri: Living in the present (1955, Oraina bizitzen), The contenders (1958, Lehiatzaileak), A travelling woman (1959, Emakume bidaiaria), Strike the father dead (1962, Jo ezazu aita hila), The young visitors (1965, Gazte bisitariak). Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu: Nuncle (1960), Death of the hind legs (1966, Atzeko hanken heriotza), A winter in the Hills (1970, Negua muinoetan), The life guard (1971, Soroslea). Poemak: Mixed feelings (1951, Sentimen nahasiak), Weep before God (1961, Negar egin Jainkoaren aurrean), Feng (1975); Saiakera-lanak: Interpretations (1955, Interpretazioak), Preliminary essays (1957, Aurretiazko saiakerak); Essays on literature and ideas (1963, Literatura eta ideiei buruzko saiakerak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]