Jon Iñaki Lasa
Jon Iñaki Lasa | |
---|---|
![]() | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1963ko Irailaren 14a (60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Funtzionarioa, katedraduna eta idazlea |
![]() |
Jon Iñaki Lasa (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1963ko irailaren 14a - ) euskal idazlea eta poeta da. Gaztetan hasi zen idazten; hemeretzi urterekin Alizia eta biok (1982) poema liburua argitaratu zuen eta handik bi urtera, 1984an, Andaluziari ene bilduma.[1]
Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua, Gasteizko Kandela literatur taldearen sortzaile izan zen Jon Iñaki Lasa. 2001ean Galeusca literatur jardunaldietan parte hartu zuen (Pontevedran, Galizian),[2][3][4] eta 2002tik 2006ra, Komatxo artean literatur saioaren zuzendari eta aurkezle izan zen Bizkaia Irratian.[5] Hizkuntza eta literatura irakasle izan da UNEDen, Lea Artibai Ikastetxean eta Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzan egiten du lan.[6]
2017an poesiara itzuli da eta Bidaiak argitaratu du Pamiela argitaletxearekin. Jose Mari Lasa osaba poeta izan omen da liburuaren bultzatzailea.[7]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andaluziari ene bilduma | |
---|---|
Fitxategi:.jpg Azaleko koadroa: Magritte-ren La victoire | |
Audioa | |
Jon Iñaki Lasa, Andaluziari ene bilduma liburuko Heautontimoroumenos poema irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1984 |
Generoa | Poesia |
Orrialdeak | 93 |
ISBN | 84-398-2290-1 |
Bidaiak | |
---|---|
Fitxategi:Bidaiak (liburua).jpg Azala: Iñigo Arregi. Biribiltasuneko bidaia magikoa | |
Audioa | |
Jon Iñaki Lasa, Bidaiak liburuko Anouhskaren urtebetetzean poema irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2017 |
Generoa | Poesia |
Orrialdeak | 78 |
ISBN | 978-84-9172-004-1 |
- Alizia eta biok (1982, Ustela)
- Andaluziari ene bilduma (1984, Susa-Kandela)[8][9]
- Triskantzatik esperantzara (1987, Gernika-Lumoko Udala). Elkarlanean
- Sobre las costumbres del Gran Kan y otros apuntes (1987, Gernika-Lumoko Udala)
- Bidaiak (2017, Pamiela)
- Pertsonaiak (2019, Pamiela)
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dragoigilea. Montiano, Juan Ignacio (2005, Hiria Liburuak)
- Galderen Liburua. Neruda, Pablo (2016, argitaratu gabe)
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal letren dantza 1983an (1984, Kandela-Hordago). Elkarlanean. 1983ko literatur lanen azterketa kritikoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ L'Associació d'Escriptors en Llengua Catalana. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Comparte Libros. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
- ↑ (Katalanez) L'Associació d'Escriptors en Llengua Catalana. (Noiz kontsultatua: 2017-10-04).
- ↑ (PDF) AELG (Asociación de Escritores en Lingua Galega). (Noiz kontsultatua: 2017-10-04).
- ↑ Erostarbe, Gorka. (2017-09-13). «Poesia arnasarako bidaia denean» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- ↑ Pamiela argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
- ↑ Felix Ibargutxi, Isilaldi oso luze baten ostean, bueltan da Jon Iñaki Lasa. El Diario Vasco, 2017-09-13.
- ↑ Juaristi, Ion. «Y de perfil» (PDF) Zurgai (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
- ↑ «Jon Iñaki Lasa: Aspertua nago gauzak goxoegi esaten» Argia 1984-09-30 (Noiz kontsultatua: 2017-09-12).