Jon Markaide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Markaide
Bizitza
JaiotzaElgeta1950eko abuztuaren 21a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaIrwin I. Shapiro (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)José Carlos Guirado Puerta
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)José Carlos Guirado Puerta
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, astrofisikaria, unibertsitateko irakaslea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Valentziako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
Sociedad Española de Astronomía (en) Itzuli
Royal Spanish Society of Physics (en) Itzuli
Ameriketako Fisika Elkartea
Nazioarteko Astronomia Elkartea
European Astronomical Society (en) Itzuli
Jakiunde

Jon Markaide Osoro (Elgeta, Gipuzkoa, 1950eko abuztuaren 21a) astrofisikaria da, Valentziako Unibertsitateko Astronomia eta Astrofisikako katedraduna, hainbat zientzia elkartetako kidea. Ikerketako Euskadi Saria eman zioten 2004. urtean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgetan (Gipuzkoa) jaioa, Arrasaten hazi zen. Zaragozako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetako lizentzia eskuratu zuen, ikasketak Zaragozako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Edinburgoko Unibertsitatean eginda. Doktoregoa, berriz, Ameriketako Estatu Batuetako Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean eskuratu zuen, 1982an, Irwin I. Shapiro irakasleak zuzendutako doktorego-tesi batekin.[1][2]

Doktoretza eginda, Alemaniara jo zuen, Bonn hirira lehenik, Erradioastronomiako Max Plack Institutura (1982tik 1985era); eta Munichera gero, Siemens enpresara (1985-1986). Ondoren, CSICeko zientzia ikertzailetzat jardun zuen Andaluziako Astrofisika Institutuan (1986-1991). 1991tik Astronomiako eta Astrofisikako katedraduna da Valentziako Unibertsitatean.[1][2]

Hainbat zientzia elkartetako partaide da Markaide: American Physical Society (1980–1996), International Astronomical Union (1986tik gaur arte), European Astronomical Society (bazkide sortzailea, 1991n), Espainiako Astronomia Elkartea (sortzaileetariko bat, 1991n), Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturaletako Espainiako Errege Akademia (1992tik) eta Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia (2007tik).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE: «Jon Markaide», Euskonews Gaztea, 45. zenbakia.
  2. a b Lore AGIRREZABAL: «Jon Marcaide, Astronomia eta Astrofisikako katedraduna: "Ni halabeharrez naiz astronomo, literalki halabeharrez"» (jatorrizko izenburua, gaztelaniaz: «Jon Marcaide, catedrático de Astronomía y Astrofísica: "Yo soy astrónomo por azar, literalmente por azar"», Belaxe Itzulpen Zerbitzuak euskaratua), Euskonews & Media, 437. zenbakia, 2008-04-25.