Jon Ramon Aboitiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jon Ramon Aboitiz
Bizitza
Jaiotza 1948ko apirilaren  26a
Herrialdea  Filipinak
Heriotza 2018ko azaroaren  30a (70 urte)
Hezkuntza
Heziketa Santa Clarako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua

Jon Ramon Aboitiz (Cebu Hiria, 1948ko apirilaren 26a - 2018ko azaroaren 30a) filipinar enpresaburua eta Aboitiz & Co eta Aboitiz Equity Ventures Sozietate Anonimoaren presidentea izan zen; biak Aboitiz Taldearen enpresak. Jon Ramon Cebuko Aboitiz euskal jatorriko senitartearen kidea zen. Izan ere, Aboitiztarrak Lea-Artibaitik Filipinetara joan ziren XIX. mendean.

Aboitiz taldean, 1970an hasi zen, Californiako Santa Clara Unibertsitatean graduatu ondoren. 1976an enpresaren burua bilakatu zen eta 1991ean, Aboitiz Shipping Corp.eko Aboitiz & Co.ko presidentea izendatu zuten. Aboitiz Taldearen kargu batzuk izan zituen, besteak beste: Davao Light & Power Co., Inc. mahaiburu eta zuzendari nagusia; Veco eta Aboitiz Jebsen Bulk Transport Corp.en mahaiburua eta Hapag-LLoyd Phils.-en, Cotabato Ice Plant.-en eta Bukidnon Hydropower Corp.-en zuzendaria.

Jon Ramon ere Ramon Aboitiz Foundation Inc.-en eta Association of Phillipine Foundationsen ondasun-administratzailea izan zen.