Jon Zelaia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Jon Zelaia Mendizabal (Oñati, Gipuzkoa, 1954) irakaslea eta musikaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitarengandik -organista eta abesbatza zuzendaria- etorri zitzaion musikazaletasuna. Madrilgo Unibertsitate Complutensean egin zituen Psikologiako ikasketak. Hiriburu horretako Goi Mailako Kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen. Bertan Roman Alis eta Anton Garcia Abrilekin konposizioa eta Enrique Garcia Asensiorekin orkestra zuzendaritza burutu zituen. Pianoa Pedro Lermarekin ikasi zuen. Donostiako Kontserbatorioan ere ikasi zuen. Geroxeago irakaskuntza munduan sartu zen eta gaur hor jarraitzen du. 1988an, Francisco Escudero maisuarekin bildurik, zenbait elkarrizketa egin, eta ondoren inoiz argitara eman ez duen liburua egin zuen. 1999an, Joseba Aurkenerena eta Cova Garciarekin batera bi hizkera berezi landu zituen: irainak eta haur hizkera; eta elkar lanean egindako ikerketa horietatik bi liburu plazaratu zituzten. Geroxeago, 2003an, eta bereziki 1988an gaztelaniaz egin zuen liburuan oinarriturik, Escudero maisuari buruzko liburu eder bat plazaratu zuen Gero-Mensajero argitaletxearen bitartez.[1] 2014 urte arte Hondarribiko Plaiaundi Institutuan lan egin zuen; urte horretan erretiroa hartu zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francisco Escudero, vida y obras. 1988, argitaragabea.
  • Irainka. Euskal irainen bilduma. 1999. Gero argitaletxea. Joseba Aurkenerenarekin eta Cova Garciarekin batera.
  • Haur hizkera. 1999. Gero argitaletxea. Joseba Aurkenerenarekin eta Cova Garciarekin batera.
  • Escudero maisuarekin solasean. Gero argitaletxea. 2003.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]