Joniako uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joniako uharteen kokapena, ingelesez

Joniako uharteak[1] (grezieraz: Ιόνια νησιά, Iónia nisiá; italieraz: Isole Ionie), Greziako uharte-multzo bat da. Itsaso Jonikoan dago, Grezia kontinental eta penintsularreko ipar-mendebaldeko itsasertzaren aurrean. Tradizionalki, Zazpi uharteak izena dute, nahiz eta multzoa beste uharte txiki askok ere osatu. Hauek dira uharte nagusiak, iparraldetik hegoaldera:

Lehenengo seiak Greziako mendebaldeko itsasertzean daude, Itsaso Jonikoan (hortik bere izena). Zazpigarrena, Zitera, Peloponeso penintsulako hegoaldeko hiru irtenguneetako azkenaren aurrean.

Azken hori izan ezik (hori Atika eskualdeari dagokio), gainontzekoa Joniako uharteak izeneko eskualdeari dagokio, eta 2.307 km² eta 220.097 biztanle (2005) ditu. Eskualdea lau distritutan (nomoi) banatuta dago:

  • Korfu (Paxos barne hartzen du; 641 km² eta 113.658 biztanle)
  • Leukada (356 km² eta 22.879 biztanle)
  • Zefalonia (Itaka barne hartzen du; 904 km² eta 42.088 biztanle)
  • Zante edo Zazinto (406 km² eta 41.472 biztanle)

Eskualdeko hiriburua Korfu da.

Azkenengo hamarkadetan, Joniako uharteen biztanle-kopurua jaitsi egin da emigrazioaren eta tradiziozko industriaren, arrantzaren eta nekazaritzaren beherakadaren ondorioz. Gaur egun, jarduera ekonomiko nagusia turismoa da. Korfu bereziki, eta bere portua, paraje ederra dira, Mediterraneoan zehar egiten diren bidaietan erakargarriak. Gainera, uhartea ezaguna da Gerald Durrell idazleak idatzitako My Family and Other Animals lana dela eta; bertan, Korfun emandako bere haurtzaroaz hitz egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joniako uharteak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 38° 30′ N, 20° 30′ E / 38.500°N,20.500°E / 38.500; 20.500