Jordan Bardella
Jordan Bardella (Drancy, 1995eko irailaren 13a - ) frantziar politikaria da, 2022etik aurrera Rassemblement National eskuin muturreko alderdiaren burua dena.
2019az geroztik da parlamentaria Europako Parlamentuan, eta 2021ean Bardellari berari eman zion Marine Le Penek alderdia zuzentzeko ardura, berak presidentetzarako bozak prestatzen zituen bitartean. Gainera, Le Penen ilobetako baten bikotekidea da.[1]
Hamasei urterekin afiliatu zen artean Fronte Nazionala zenera, eta 2017az geroztik da alderdiaren bozeramaileetako bat. Euroeszeptikoa da, eta, horrenbestez, Frantzia EB Europako Batasunetik ateratzea defendatu izan du, eta «atzerritarrekiko gorrotoa eta indarkeria sustatzea» egotzita Frantziako Barne Ministerioak desegindako elkarte bat ere babestu zuen, besteak beste.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Bardella hautatu dute Batasun Nazionaleko presidente» Berria 2022-11-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |