José Folgado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José Folgado
José Folgado 2015 (cropped).jpg
Red Eléctrica de España (logo).svg
Red Eléctrica de Españako presidentea Itzuli

2012 - 2018 - Jordi Sevilla
Escudo de Tres Cantos.svg
Tres Cantosko alkatea

2007ko ekainaren 16a - 2012ko martxoaren 9a - Jesús Moreno García Itzuli
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 30a - 2008ko urtarrilaren 15a
Barrutia: Zamora Itzuli
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 29a - 2000ko maiatzaren 19a - Fernando Martínez Maillo Toribio
Barrutia: Zamora Itzuli
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa José Folgado Blanco
Jaiotza Morales de Rey1944ko apirilaren 3a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2020ko martxoaren 23a (75 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Unibertsitate Autonomoa doktoretza : economics Itzuli
Tesi zuzendaria Eugenio Domingo Solans Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak senior lecturer Itzuli, politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa  (1974 -
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

José Folgado Blanco (Morales de Rey, Espainia, 1944ko apirilaren 3a - Madril, Espainia, 2020ko martxoaren 23a) espainiar politikaria izan zen, Alderdi Popularrekoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974az geroztik Ekonomia Zientzietan doktorea zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, Ogasun Publikoko eta Zerga Sistemetako irakasle titularra zen unibertsitate berean.

Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren Ekonomia Saileko zuzendaria izan zen.

1996ko Espainiako hauteskundeetan Alderdi Popularra nagusitu eta gero, maiatzean Aurrekontuetako eta Gastuetako estatu-idazkari izendatu zuten. 2000ko apirilean Ekonomiako, Energiako eta ETEetako estatu-idazkari izendatu zuten. 2002ko uztaila eta 2004ko martxoa bitartean Energiako, Industria Garapeneko eta ETEetako estatu-idazkaria izan zen.

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen VII. Eta VIII. legegintzaldietan Zamorako probintziatik hautatua. 2007ko ekainetik 2012ko martxora arte Tres Cantoseko alkatea izan zen. 2012ko martxoaren 8tik 2018. urtearen bukaerara arte Red Eléctrica de España enpresako presidentea izan zen, garai hartan Espainiako sare elektrikoa kudeatzen zuen eta % 20-ko kapital publikoa zuen enpresa alegia. Jordi Sevillak ordeztu zuen REE enpresako presidentetzan.

2020ko martxoaren 23an hil zen COVID-19 birusak jota.