Edurne Uriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edurne Uriarte
(Edurne Uriarte) Pablo Casado presenta el libro de Edurne Uriarte "Feminista de Derechas" (47260097752) (cropped).jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 8a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa Edurne Uriarte Bengoetxea
Jaiotza Fruiz1960ko urriaren 27a (59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Bikotea(k) José Ignacio Wert
Hezkuntza
Heziketa Juan Carlos Erregea Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zutabegilea, unibertsitateko irakaslea, politologoa eta politikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Juan Carlos Erregea Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Edurne Uriarte Bengoetxea (Fruiz, 1960ko urriaren 27a - ) politologo, unibertsitateko irakasle eta idazlea da. PSE-EE alderdiko eta Ermuko Foroa eta Aski da! erakundeetako kidea izan da. PSE-EE alderdia utzi ondoren, eskuin politikora jo zuen. 2000. urteko abenduan, ETA erakundea bere aurka atentatua egiten saiatu zen, EHUko Leioako kanpuseko igogailu batean lehergailua jarriz. 2002 urtean, Zientzia Politikoetako Katedra eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horren ondoren, katedra horretarako lehiatzen zen Francisco Letamendiak errekurtsoa jarri zuen izendapen horren aurka, gerora onartu zena. Auzia espainiar hedabideetara zabaldu eta Euskal Herriko gizartean bizi zen izuaren erakusgarri moduan azaldu zen espainiar nazionalismoaren aldetik. Egun Rey Juan Carlos unibertsitatean katedraduna eta ABC egunkarian eta beste zenbait hedabidetan idazten du. José Ignacio Wert hezkuntza eta kultura ministroaren lagun sentimentala izan da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un futuro para Euskadi. Alternativas políticas a los problemas vascos, Bilba, 1994; F.J. Llerarekin batera.
  • Los intelectuales vascos, EHU, 1995.
  • Mujeres en política: Análisis y práctica, Ariel, 1997; Arantxa Elizondorekin batera
  • Democracia, nacionalismo y terrorismo, FAES, 2001.
  • Introducción a la Ciencia Política, Tecnos, 2002.
  • Cobardes y rebeldes, Temas de Hoy, 2003.
  • España, patriotismo y nación, Espasa, 2003)
  • Terrorismo y democracia tras el 11-M, Espasa, 2004.
  • Contra el feminismo, Espasa, 2008.
  • Desmontando el progresismo, Gota a Gota (FAES), 2012.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.