José María Lasarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
José María Lasarte
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Donostia, 1912
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1974ko abenduaren 20a (61/62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak abokatua, politikaria eta sindikalista
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

José María Lasarte Arana (Donostia, 1912 - Donostia, 1974ko abenduaren 20a) euskal abokatu eta politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAJ eta ELAren kidea, 1934ko Iraultzan gobernuaren aurka aritu ziren alkate jeltzaleak defendatu zituen. 1936an diputatua izan zen eta, uztailaren 18an militarren Altxamendua gertatu eta berehala, lehenengoa izan zen jeltzaleetan (Manuel Irujorekin batera) hura gaitzesten eta Errepublikaren alde agertzen, Donostian. Harrezkero, Eusko Gudarostea sortzen lagundu zuen. Santoñako hitzarmenean parte hartu zuen eta ondoren Paris eta Argentinara erbesteratu zen[2]. Eusko Jaurlaritzako informazio zerbitzuko buru izan zen gerra amaitu arte.

Gerra ondoren, erbestean Boletín OPE (Oficina de Prensa de Euzkadi) informazio bulegoa sortu zuen Parisen. 1946an Eliodoro de la Torre Gobernazio sailburua ordezkatu zuen. 1952an Venezuelara jo zuen, kargu hura utzi ondoren. Caracaseko Euskal Etxeko presidentea izan zen. 1959aren bukaera aldera Donostiara itzuli zen. Santo Tomas Lizeoaren sortzailetako bat izan zen eta lehenengo lehendakaria 1965etik 1970era[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia José María Lasarte Arana.
  2. Leyre Arrieta Alberdi. Estación Europa. La política europeista del PNV en el exilio (1945-1977). Tecnos, 2007. 78. orrialdea.
  3. Santo Tomas lizeoa 1960-61/2010-11. Donostia. 2011. 29. orr.