José Perula y de la Parra
José Perula y de la Parra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sesma, 1830 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mondariz-Balneario, 1881 (50/51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia |
José Perula y de la Parra (Sesma, 1830 – Mondariz-Balneario, Coruña, 1881) nafar jeneral karlista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Perula Sesman jaio zen 1830. Karlos errege-nahiaren zalditeriaren kapitaina zen 1855ean, baina atxilo hartu eta Kubara bidali zuten soldadu. 1858an itzuli zen, amnistia bati esker, eta Marokoko gerrara jo zuen urte berean. 1860an, kapitain izendatu zuten San Carlos de la Rápitako altxamenduan, baina matxinada-ahaleginak huts egin zuenean, Corellara etorri zen notario.
1868ko Iraultzaren ondoren, Elisabet II.arekin erbesteratu zen, baina Karlos Borboikoaren agindupean jarri zen Parisen. Ez zuen Zornotzako ituna onartu eta, berriro ere, erbesteratu zen, baina Nicolás Ollo brigadierrarekin itzuli zen 1872an.
Allo, Montejurra, Somorrostro, Calahorra eta Lakarko guduetan parte hartu zuen, eta guztietan garaile suertatu; ondorioz, jeneral izendatu zuten 1875ean. Urte hartan bertan, Trebiñun eta Miravalles-Orikainen garaitua izan eta gero, dimisioa eman zuen. 1876an, berriz, Mañerun gailendu zitzaien liberalei, baina 1877ko otsailean Frantziara erbesteratu behar izan zuen, hirugarrenez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.