Jose Antonio Carril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Antonio Carril
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm5936446 Musicbrainz: 3ab07f6f-b676-4374-bdd3-2c2b48775323 Discogs: 1803408 Edit the value on Wikidata

Jose Antonio Carril Iruretagoiena (Donostia, Gipuzkoa, 1961 -) gipuzkoar opera-kantaria da, baritonoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako orkestra nagusiekin eta opera-antzoki garrantzitsuenetan aritu da kantuan, baita Moskuko Birtuosoak taldeak Espainian, Errusian eta Frantzian eskaini dituen hainbat lanetan lankide modura ere.

1997an, Europa osoko 120 kantariren artean aukeratu zuten Telemannen Der geduldige Socrates operan protagonistaren papera egiteko, Jean Claude Malgoiren zuzendaritzapean. Lan horrekin bira arrakastatsua egin ondoren, Malgoirek berak Versailles Jauregiaren Udazkeneko Zikloan parte hartzera gonbidatu zuen.

1999an berriro aukeratu zuten, Turchiniko Capella eta Antonio Floriorekin batera, Latillaren La Finta Cameriera kantatzeko. Frantzian eta Alemanian aritu ondoren, Tourcoingera itzuli zen Sancho Panzaren papera egiteko Don Quichotte auf der Hochzeit des Camacho operan.

Jaso dituen sarien artean, Pistoiako Ahots rossinianoak eta donizzettianoak lehiaketaren lehen saria aipa daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.