Edukira joan

Jose Aranburu Aramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Aranburu Aramendi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Aramburu Aramendi
JaiotzaAzpeitia, 1881
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia1962ko urriaren 11 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria
Izengoitia(k)Keixeta

Jose Aranburu Aramendi, ezizenez Keixeta, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1881Azpeitia, Gipuzkoa, 1962ko urriaren 11) historiako aizkolari handienetako bat izan zen.

Jose Aranburu Aramendi Aratz-Errekako Olaberri baserrian sortu eta Urrestillako Keixetan bizi izan zen[1]. 13 urterekin egurgintzan hasi zen lanean. Lehenbiziko apustua 1912an jokatu eta irabazi zuen, aizkoran eta lasterka, José María Irizar, Hiyoya-ren aurka. 1912 eta 1924 artean zenbait erakustaldi baino ez zuen egin.

Lehenbiziko desafio handia Aiako Txikitoren aurka jokatu zuen, Zarautzen, 1925eko otsailaren 22an. Bete beharreko lana 60 ontzako hamabina enbor ebakitzea izan zen. Keixeta nagusitu zen, erixko zegoen arren. Handik aurreka 31 apustu jokatu zituen, tartean Oñatiko aizkolari txapelketa, eta denetan garaile atera zen. 1927an lan istripu larria izan zuen zerra motordunarekin eta ezker eskuko hiru hatzamar galdu zituen. Urte hartan berean plazetara itzuli zen eta 1931 arte jarraitu zuen aizkoran. 1936 arte aizkolarien prestatzaile eta erakusle aritu zen.

1962an hil zen, 81 urte zituela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia: José Aramburu