Edukira joan

Jose Aretxabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Aretxabaleta

Bizitza
JaiotzaUrioste1838ko irailaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMontevideo1912ko ekainaren 16a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, naturalista, entomologoa, geologoa, farmazialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Errepublikaren Unibertsitatea
Museo Nacional de Historia Natural de Uruguay (en) Itzuli

Jose Aretxabaleta Balpardo (Urioste, Ortuella, Bizkaia, 1838ko irailaren 27aMontevideo, Uruguai, 1912ko ekainaren 16a) naturalista izan zen. Hamazazpi urte besterik ez zuela, Uruguaira joan zen, eta han farmazialaria eta unibertsitateko irakaslea izan zen.

Uriosten (Ortuella, Bizkaia) jaio zen, eta 17 urterekin Uruguaira emigratu zuen, eta han jarraitu zituen ikasketak. 1862an farmazialari gisa graduatu zen eta botanika, zoologia eta historia natural medikoko irakasle izan zen Errepublikako Unibertsitatean 1874 eta 1905 artean. Montevideoko Udal Laborategiko zuzendaria izan zen eta 1892an Uruguaiko Historia Naturalaren Museo Nazionaleko zuzendari izendatu zuten, hil zen arte izan zuen kargua. 1884ko abuztuan, Medikuntza Kimikako Katedra sortu zen Montevideon. Botanikako irakaslea eta Osasun Publikoko Saileko bakteriologoa ere izan zen, eta José Sanarelli mikrobiologoaren zuzendaritzapean Higiene Esperimentaleko Unibertsitate Institutuko Bakteriologia Laborategiaren sortzailea izan zen, Latinoamerikan mota honetako lehenengoa izan zena, ikerketa zientifikorako bide aurreratu bat irekiz. Zientzia Naturalen Elkartea ere sortu zuen.

  • Gramíneas Uruguayas
  • Flora uruguaya


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.