Jose Maria Beobide
Itxura
| Jose Maria Beobide | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zumaia, 1882ko azaroaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Burgos, 1967ko martxoaren 1a (84 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea eta organista |
| Musika instrumentua | organoa |
Jose Maria Beobide Goiburu (Zumaia, Gipuzkoa, 1882ko azaroaren 25a - Burgos, Espainia, 1967ko martxoaren 1a) musikagile eta organo-jotzaile gipuzkoarra izan zen. Julio Beobide eskultorea anaia zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendeko Frantziako Organo Eskolan teknika eta estiloa erakusten zuen. Kantu, organo eta pianorako lanak egin zituen: Dulce Madre, Virgen Pura (hiru ahotsetarako kantiga); El eco del valle eta Suite Davídica (organoarentzako lanak); Canción del finlandés kantuaren letra eta abar. Sari ugari jaso zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.