Julio Beobide
Julio Beobide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1891ko abenduaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Zumaia, 1969ko irailaren 11 (77 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Julio Beobide Goiburu (Zumaia, Gipuzkoa, 1891ko abenduaren 19a – 1969ko irailaren 11) eskultorea zen. Jose Maria Beobide musikagilea anaia zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zumaiako San Pedro kalean jaio zen, bere aita Tiburcio Beobide irakasle baitzen bertan.
1930eko irailaren 10ean Angelita Arburuarekin (Josefa Angela Arburua Echaniz) ezkondu zen.Lau seme alaba izan zituen: Maria Pilar, Mari Carmen, Josetxo eta Manueltxo.
Artearekiko zaletasuna gaztetatik zetorkion. Frantzia eta Italian zehar ibili zen bidaiatzen, Gasteizen egin zituen eskultura ikasketak osatzeko. Uranga eta Zuloagarekin batera, hirukotea sortzen zuten. Elkarri laguntzeaz gainera, gauza asko egin zituzten batera.
1936. urtean, bere lehen erakusketa egin zuen soinen inguruan. Egurra eta zura landu zituen. Bere arte lanen artean Jesu Kristoren irudiak dira ezagunenak. Ezagunenak Zumaiako Santiago elizako Jesu Kristo, Añorgako parrokiakoa, Montevideokoa eta Toledokoak dira.
Madrilgo San Fernando akademiako kidea izan zen eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kidea. Zumaian hil zen gaixotasun luze baten ondoren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |