Jose Maria Murga de la Barrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Murga de la Barrera
Bilboko alkatea

1820 - 1823
Bizitza
Jaiotza Markina-Xemein1770eko azaroaren  12a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1834ko irailaren  17a (63 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: kolera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta lur-jabea
Kidetza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Historiaren Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Konbentzioaren Gerra

Jose Maria Murga de la Barrera (Xemein, 1770eko azaroaren 12a - Bilbo, 1834ko irailaren 17a) bizkaitar lurjabe eta politikaria izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markinaldeko etxe noble batean jaio zen eta Madrilen egin zituen ikasketak. Konbentzio gerran frantsesen aurka borrokatu zen eta ondoko urteetan Markinako alkatea izan zen. 1800-1802 bitarteko urteetan Bizkaiko diputatu nagusia izan zen eta Zamakolada baino lehen (1804) Bilboko ahalduna, baina kargua utzi zuen une zail haietan. Matxinada horri buruzko oroit-idatzi bat prestatu zuen gero.

Napoleonen osteak Hego Euskal Herrira sartu zirenean haien zerbitzura jarri zen eta, Diputazioa utzi ondoren, agintari frantsesek eratu zuten kontseiluko kide izan zen. Hala ere, 1814an, ohorezko aipamen bat egin zioten Gernikako Batzar Nagusietan Bizkaiko foruen alde egindako lanengatik. 1820-1823 bitarteko urteetan Bilboko alkate izan zen eta 1834an hil zen kolerak jota.

Historiako liburuak idatzi zituen: Observaciones sobre algunas crónicas de los reyes de Castilla (1816, «Gaztelako errege batzuei buruzko kronikei eginiko oharrak») eta Memoria confidencial y justificativa de los sucesos que prepararon en Bilbao el alzamiento de la Zamacolada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]