Jose Ramon Aihartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Ramon Aihartza
Joserra Ahiartza.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1962  (55/56 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak irakaslea eta zoologoa
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

Jose Ramon Aihartza Azurtza (Donostia, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko irakaslea da Zoologia eta Animali Zelulen Biologia sailean. 2010ean Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasun liburua argitaratu zuen.

Ia 500 orri dituen liburu horretan ornodunen unibertsoa deskribatu zuen, 780 irudiren laguntzarekin. Argazki horietan munduko hainbat ikerketa-zentro, argazkilari eta irudigileren ekarpena jaso zuen, besteak beste, Melbourneko Museum Victoria, Berlingo Aquariuma, Karen Carr irudigilea, Jakako Instituto Pirenaico de Ecología eta ollscoil na hÉireann, Gaillimh-eko Zoologia saila.[1]

Aihartzak ikasketak Donostiako Alde Zaharreko Faustina Carril andereñoarekin hasi zituen eta Santo Tomas lizeoan jarraitu. 1978 eta 1979an Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia sailean jardun zuen. 1986tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko kidea da, eta Talde Eragileko partaidea izan da 1996-2000 eta 2004-2009 tarteetan.

1989an Biologian lizentziatua EHUn, Euskal Herriko faunari buruzko dibulgazio-lanetan jardun izan du eskola eta institutuetan hitzaldiak ematen, artikuluak idazten, eta irrati eta telebistarako saioak egiten. 1993tik irakaslea da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, eta azken Ornodunen Zoologia irakatsi du bertan. Biologian doktore 2001ean, ugaztunen jokabidea eta ekologia ikertzen ditu, eta bereziki saguzarren ekologia espazial eta trofikoa.[2]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]