Jose Ramon Furundarena
Jose Ramon Furundarena | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Usurbil, ? | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2012ko ekainaren 1a - | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | medikua eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Osakidetza Donostia Unibertsitate Ospitalea (1999ko urriaren 18a - | ||
Kidetza | Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea Udako Euskal Unibertsitatea |
Jose Ramon Furundarena Salsamendi (Usurbil, 1961) mediku usurbildarra Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.[1]
Aitzindaria izan da osasun arloko gaietan euskaraz argitaratzen. Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean 13 argitalpen biltzen dira, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian,[2] Osagaiz aldizkarian eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin argitaratutakoak (OEE).[3][4] Administrazioari eta Osakidetzari osasungintza euskalduntzeko plana eskatzeko egin ziren lehenengo urratsetan ere parte hartu zuen 2001ean OEEko ordezkari gisa.[5]
Osasun-zientziez euskaraz argitaratzen den Osagaiz aldizkari akademikoaren zuzendaria da. Bi elkarteren artean egiten dute aldizkaria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna ere izan nahi du.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jose Ramon Furundarena: “Osasun-zientzietan asko ikertu eta berritasun ugari sortzen da, baina orain arte ez da euskarazko aldizkaririk izan"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ Jose Ramon, Furundarena. (2019). Argitalpenak. Furundarena Saldamendi, Jose Ramon.. Elhuyar fundazioa.
- ↑ «Jose Ramon Furundarena Salsamendi :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jose Ramon Furundarena» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
- ↑ Aranburu, Iker. (2001-11-21). «Osasungintza euskalduntzeko plana eskatu dute UEMA, ELA, LAB eta OEEk 'Osasunak euskaraz baleki!' kanpaina abian jarri dute administrazioei presio egiteko asmoz» Euskaldunon egunkariaren hemeroteka (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
- ↑ «Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria» www.osagaiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osagaiz aldizkariaren webgunea
- Gipuzkoako medikuen Elkargoak diruz lagunduko du Osagaiz aldizkaria. OEE, 2018-07-10. Youtube.