Joseba Barandiaran Urkola
| Joseba Barandiaran Urkola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | José Ignacio Barandiarán Urkola |
| Jaiotza | Astigarraga, 1959ko azaroaren 11 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1978ko uztailaren 11 (18 urte) |
| Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Ideologia | Abertzale (en) |
José Ignacio "Joseba" Barandiaran Urkola (Astigarraga, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 11 - Donostia, Gipuzkoa, 1978ko uztailaren 11) poliziaren biktima bat izan zen, Espainiako poliziak tiroz hila. 1978ko sanferminetan Iruñean Espainiako poliziak LKI alderdiko kide German Rodriguez erail ondoren, greba orokorrerako deia egin zen, eta, Joseba Donostiako Aldapeta kaleko istiluetan zegoela, Armadun Poliziak tiro eginda, bala batek Joseba Barandiaran hil zuen.[1]
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailaren 11tik aurrera, tentsio handiko egunak izan ziren Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan. Iruñetik Donostiara eta Errenteriara zabaldu zen polizien indarkeria; hein batean, erantzule nagusia, Logroñoko Polizia unitate berezia, harantz zuzendu zelako.[2]
Hiru egun lehenago, sanferminetan German Rodriguez hil zuen poliziak Iruñean, eta hori salatzeko protestak zeuden deituta Euskal Herriko hainbat lekutan. Donostiako Aldapeta inguruan barrikadak altxa zituzten manifestariek; Armadun Poliziaren kuartelaren ingurutik poliziek tiro egin zuten, eta Barandiaran bularrean jo. Agenteek elkar babestu eta kasua artxibatzea lortu zuten, eta ez dute inoiz inor epaitu hilketa honegatik, nahiz eta tiro egin zuen polizi baten argazkia publikoa izan.[3] Lurralde Auzitegiak onartu zuen, hain zuzen ere, «Barandiaran hil zuen tiroa poliziarengandik abiatua» zela, baina Barandiaran kasua zazpi urte geroago artxibatu zuten behin-behinean, 1985ean.[4]
Oroigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Astigarragako herritar askok eskatuta, 1980ko martxoaren 14an herri horretako plaza bati Joseba Barandiaran izena ematea erabaki zen. Donostiako Udalak Joseba Barandiaranen omenezko plaka bat jarri zuen hil zuten lekuan, San Bartolome kaleko 12. zenbakian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Acusan a un policía armado de la muerte de Joseba Barandiarán» El País 1978-10-07.
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/1961/035/001/2018-07-13/beste-gazte-bat-hilik-donostian.htm
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/joseba-barandiaran-hil-zuen-donostian-espainiako-poliziak
- ↑ https://documentalismomemorialistayrepublicano.wordpress.com/2023/03/23/jose-ignacio-barandiaran-urkola-joseba-barandiaran-asesinado-en-san-sebastian-en-1978-por-un-balazo-de-la-policia-franquista/