Joseba Beloki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau txirrindulariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beloki».
Joseba Beloki
Joseba Beloki.jpg
Bizitza
Izen osoa Joseba Beloki Dorronsoro
Jaiotza Lazkao1973ko abuztuaren 12a (45 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Euskaltel-Euskadi 1998-1999
Festina 2000-2000
ONCE 2001-2003
Bouygues Télécom urtarrila 2004-uztaila 2004
Saunier Duval-Prodir 2004ko abuztuak 1-2004ko abenduak 31
Astana-Würth 2005-2006
 

Joseba Beloki Dorronsoro (Lazkao, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 12a) euskal txirrindularia izan zen, profesionala 1998tik 2007ra. Igotzaile ona eta erlojupeko etapetan ondo moldatzen zen. Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourreko podium gehien dituen euskal txirrindularia da.

2003ko Uztailaren 14an ezbehar bat izan zuen. Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa zen eta Lance Armstrong liderrarekin zihoan maldan behera Alexander Vinokourov harrapatzeko asmotan. Baina bihurgune batean, bere bizikletaren kontrola galdu zuen eguzkiak desegindako asfalto zati baten gainetik igaro ondoren. Horren ondorioz eroriko handia hartu zuen; izterrezurra, ukondoa eta eskuineko eskumuturra hautsi zituen. Erorketa horren ondoren, bere sasoirik onena galdu zuen eta harrezkero oso lasterketa gutxi amaitu ditu.

2006an sasoi onera itzultzen ari zenean Puerto Operazioan inplikatu zuten, ustez dopaketa kasu batzuekin zerikusirik zuelakoan. Gainera, bete-betean inplikaturik zegoen Eufemiano Fuentes medikuaren bezero bezala agertzen zen operazio honetako sumarioan. Eskandalu honen ondorioz, ezin izan zuen 2006ko Frantziako Tourrean parte hartu. Alabaina, 2006ko Uztailaren 26an Joseba errugabetu zuten. Azkenean, 2007ko abenduan, erretiroa hartzea erabaki zuen, dopajearen krisiaren erruz behartua.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
Pink jersey Italiako Giroa UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 3 3 2 UT 75
Red jersey Espainiako Vuelta UT UT 3 UT 40
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa 45 112
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseba Beloki Aldatu lotura Wikidatan