2002ko Espainiako Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2001 << 2002ko Espainiako Itzulia >> 2003
Sailkapenak 21 etapa, 3134 km
Nagusia  Euskadi Aitor González 75h 13' 52"
Puntuak  Alemania Erik Zabel 188 p.
Mendia  Espainia Aitor Osa 107 p.
Taldeak  Espainia Kelme-Costa Blanca 225h 37' 59"

2002ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 57. edizioa izan zen. 2002ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen Valentzia eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 3134 kilometroko ibilbidea eginez.

Valentziako irteeran, edizio honetako garaipenerako faboritoen artean aurreko urteko garailea izan zen Ángel Casero, Santos González, Francesco Casagrande, Iban Mayo, Roberto Heras, Óscar Sevilla eta Joseba Beloki zeuden.

5. eta 6. etapak izan ziren mendate tontorrean amaitu ziren lehenak. Lehen mendate hauek igaro ondoren, Óscar Sevilla zen liderra, gertu Alexandre Vinokourov eta Roberto Heras zituelarik.

Banakako lehen erlojupekoan, Kordoban jokatu zena, Aitor Gonzálezek efektu kolpe bat eman zuen, eta, etapa garaipena lortuz, bigarren jarri zen sailkapen nagusian, liderra zen Óscar Sevillagandik segundu bakar batera. Heras izan zen kaltetuenetako bat, etapa amaitzean liderragandik minutu eta erdi baino gehiagora geratuz.

Bejartarrak galdutako denbora 15. etapan berreskuratuko zuen, Anglirun amaitu zena. Herasek bakarrean dizdiratu zuen etapa irabaziz eta lider jarriz. 18. etapan, La Covatilla Eski Estazioan, bere jaioterritik gertu, Herasek apur bat gehiago handitu zuen bere hurbileneko arerioekiko abantaila.

Alabaina, diferentziak ez ziren azken etaparako nahikoa izango, Madrilen jokatu zen 41 kilometroko erlojupeko bat, non Aitor Gonzálezek Itzulia ostu zion Roberto Herasi, bejartarra azkenean bigarren geratuz. Joseba Beloki izan zen hirugarren.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
Team Coast Ángel Casero
Acqua & Sapone Santos González
Ag2r Prévoyance Mikel Astarloza
Alessio Pietro Caucchioli
Bigmat-Auber 93 Félix García Casas
Cofidis, Le Crédit par Téléphone David Millar
Domo-Farm Frites Jeroen Blijlevens
Euskaltel-Euskadi Iban Mayo
Fassa Bortolo Francesco Casagrande
iBanesto.com Juan Miguel Mercado
Index-Alexia Paolo Savoldelli
Taldea Taldeko liderra
Jazztel-Costa de Almería Rafael Casero
Kelme-Costa Blanca Óscar Sevilla
Lampre-Daikin Juan Manuel Gárate
Mapei-Quick Step Óscar Freire
Milaneza-MSS Claus Michael Møller
ONCE-Eroski Joseba Beloki
Phonak Oskar Camenzind
Relax-Fuenlabrada Nacor Burgos
Saeco-Longoni Sport Gilberto Simoni
Tacconi Sport Peter Luttenberger
Telekom Erik Zabel
US Postal Service Roberto Heras

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: 2002ko Espainiako Itzuliko etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 7 Valentzia-Valentzia 30 (taldekako erlojupekoa)  Espainia ONCE-Eroski  Euskadi Joseba Beloki
2.a irailak 8 Valentzia-Alcoy 144,7  Italia Danilo Di Luca  Euskadi Joseba Beloki
3.a irailak 9 San Vicente del Raspeig-Murtzia 134  Italia Mario Cipollini  Euskadi Joseba Beloki
4.a irailak 10 Águilas-Roquetas de Mar 149,5  Italia Mario Cipollini  Euskadi Joseba Beloki
5.a irailak 11 El Ejido - Sierra Nevada Mendiko etapa 198  Italia Guido Trentin  Euskadi Mikel Zarrabeitia
6.a irailak 12 Granada-Panderako Mendilerroa Mendiko etapa 153  Espainia Roberto Heras  Espainia Óscar Sevilla
7.a irailak 13 Jaén-Malaga 197  Italia Mario Cipollini  Espainia Óscar Sevilla
8.a irailak 14 Malaga-Ubrique Mendiko etapa 173,5  Espainia Aitor González  Espainia Óscar Sevilla
9.a irailak 15 Kordoba-Kordoba 130  Espainia Pablo Lastras  Espainia Óscar Sevilla
10.a irailak 16 Kordoba-Kordoba 36,5 (banakako erlojupekoa)  Espainia Aitor González  Espainia Óscar Sevilla
11.a irailak 18 Alcobendas-Collado Villalba Mendiko etapa 166  Espainia Pablo Lastras  Espainia Óscar Sevilla
12.a irailak 19 Segovia-Burgos 210,5  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Óscar Sevilla
13.a irailak 20 Burgos - Santander Mendiko etapa 190  Italia Giovanni Lombardi  Espainia Óscar Sevilla
14.a irailak 21 Santander-Gijón 190  Errusia Sergei Smetanine  Espainia Óscar Sevilla
15.a irailak 22 Gijón-Alto l'Angliru Mendiko etapa 176,7  Espainia Roberto Heras  Espainia Roberto Heras
16.a irailak 23 Avilés-León Mendiko etapa 154,7  Kolonbia Santiago Botero  Espainia Roberto Heras
17.a irailak 24 Benavente-Salamanca 145,5  Italia Angelo Furlan  Espainia Roberto Heras
18.a irailak 25 Salamanca-La Covatillako Eski Estazioa Mendiko etapa 193,7  Espainia Santiago Blanco  Espainia Roberto Heras
19.a irailak 26 Béjar-Ávila 177,8  Euskadi Vicente García Acosta  Espainia Roberto Heras
20.a irailak 28 Ávila-Warner Bros Park 191  Italia Angelo Furlan  Espainia Roberto Heras
21.a irailak 28 Warner Bros Park-Madril 41,2 (banakako erlojupekoa)  Euskadi Aitor González  Euskadi Aitor González

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Aitor González  Euskadi KEL 75h 13' 52"
2. Roberto Heras  Espainia USP + 2' 14"
3. Joseba Beloki  Euskadi ONC + 3' 11"
4. Óscar Sevilla  Espainia KEL + 3' 26"
5. Iban Mayo  Euskadi EUS + 5' 42"
6. Ángel Casero  Espainia COA + 6' 33"
7. Francesco Casagrande  Italia FAS + 6' 38"
8. Félix García Casas  Espainia BIG + 6' 46"
9. Manuel Beltrán  Espainia COA + 8' 29"
10. Gilberto Simoni  Italia SAE + 9' 22"
Puntukako sailkapena
1. Erik Zabel  Alemania TEL 188 puntu
2. Alessandro Petacchi  Italia FAS 163 puntu
3. Aitor González  Euskadi KEL 151 puntu
Mendiko sailkapena
1. Aitor Osa  Euskadi BAN 107 puntu
2. Roberto Heras  Espainia USP 99 puntu
3. Juan Antonio Flecha  Espainia BAN 90 puntu
Erregulartasunaren sailkapena[1]
1. Roberto Heras  Espainia USP 9 puntu
Taldekako sailkapena
1. Kelme-Costa Blanca  Espainia KEL 225h 37' 59"
2. Coast  Alemania COA + 2' 05"
3. Milaneza-MSS  Portugal MIL + 34' 48"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Edizio honetan "erregulartasunaren sailkapena" izena jaso bazuen ere, bere formatua "sailkapen konbinatua" bezala ezagutzen denaren bera da.