Josep Pla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josep Pla
Josep Pla en 1917.jpg
Bizitza
Jaiotza Palafrugell1897ko martxoaren 8a
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa Katalana
Heriotza Llofriu1981eko apirilaren 23a (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
(1913 - 1919) : medikuntza, zuzenbide
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa eleberria
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Lliga Regionalista

Josep Pla i Casadevall (1897ko martxoaren 8a, Palafrugell - 1981eko apirilaren 23a, Llofriu) idazle katalana.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetari-lanak egin zituen Europan Madrilgo eta Bartzelonako egunkarientzat. Kronikak, biografiak, saiakerak, kontakizunak eta eleberriak eman zituen argitara. Katalanez eta gaztelaniaz idazten zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cartes de lluny (1928, Urrutiko gutunak), Viatge a Catalunya (1934, Kataluniara bidaia), Francesc Cambó (1928-1930), Llanterna màgica (1926, Linterna miresgarria), Els pagesos (1952, Baserritarrak) eta El carrer estret (1951, Kale estua). Harenak dira, halaber, Les hores (1953, Orduak), Els anys (1953, Urteak), Els moments (1954, Uneak) trilogia, Articles sense cua (1975, Isatsik gabeko artikuluak), Notes del capvestre (1979, Arratseko oharrak), Veure Catalunya (1979, Ikus Katalunia) eta Obres de museu (1981, Museoko obrak), azken hori Salvador Dalí-rekin egina. Azterlari zorrotza eta estilo zuzenekoa zen; kronika eta egunkari-moldeetan nabarmendu zen bereziki. 1980an Kataluniako Generalitateak Urrezko domina eman zion.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josep Pla Aldatu lotura Wikidatan