Joseph Ignace Guillotin
Joseph Ignace Guillotin | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1789ko irailaren 30a -
1789ko maiatzaren 15a - 1791ko irailaren 30a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Saintes, 1738ko maiatzaren 28a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | former 1st arrondissement of Paris (en) ![]() | ||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea Bordeleko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | medikua eta politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
![]() ![]() | |||||
![]() |
Joseph Ignace Guillotin (1738ko maiatzaren 28a, Saintes, Itsas Charente – 1814ko martxoaren 26a, Paris) frantziar mediku eta politikari bat izan zen. Bere izena gillotinari estuki loturik dago, halere, nahiz eta jende askok horrela uste izan, ez zen bera gailu honen asmatzailea izan, bai ordea Frantziar Iraultzan hilarazteko modu honen ezartzailea.
Gillotina izendatzeko eponimoaren erabilera ohikoa egin zenenez, Guillotinen senitarteko batzuk Frantziako gobernuari izendapen hori laga zezan eskatu zioten, baina beren eskaerak alferrikakoak izan zirenez, euren abizenak aldatu behar izan zituzten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren mailako heziketa burutzen ari zen bitartean Guillotin arteetara zaletu zen. Bordeleko Irish College ikastetxean maisu izan zen. Aldiz, Reims hirian eta Parisko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen.
1784an Frantziako Gobernuak, Benjamin Franklin eta beste batzuekin batera, ustez Franz Mesmer-ek aurkitu zuen animalia magnetismoa ikertzeko hautatu zuen.
1789an Parisko Frantziako Biltzar Konstituziogileko diputatu bilakatu zen. Kargu honetan zegoela, Biltzar Legegileari gillotinaren erabilera proposatu zion. Nahiz eta Guillotinek proposamen hau egin izan, heriotz zigorraren aurkakoa zen, minik gabea eta errukitsuagoa izango zen exekuzio metodo bat heriotz zigorra desagertarazteko lehenbisiko aurrerapausoa izango zela iritzi zuen.
Exekuzio unean, exekutatuen senitarteko nahiz haur gutxiagok ikus zitzaten ahalegindu zen, pribatuak eta banakakoak izan zitezen ere bozkatu zuen.
Hiri-kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri-kondaira baten arabera, Guillotin doktorea berak asmatutako makinaz hilarazi omen zuten. Hau erabateko gezurra da: Guillotin sorbalda batean izan zuen lupu beltz edo satarraren ondorioz hil zen.
Hiri-kondaira honen hedapenaren arrazoia honako hau izan zen: berez, Lyon hirian Guillotin abizena zuen sendagile bat bazen, J.M.V. Guillotin, hau bai, hau gillotinan hilarazi zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Joseph Ignace Guillotin.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Ignace Guillotin ![]() |