José Díaz Ramos
José Díaz Ramos | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936ko otsailaren 24a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Madril (hiriburua) Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1932ko martxoaren 17a - 1942ko martxoaren 20a ← José Bullejos (en) - Dolores Ibarruri → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | José Díaz Ramos | ||||
Jaiotza | Sevilla, 1895eko maiatzaren 3a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Tbilisi, 1942ko martxoaren 19a (46 urte) | ||||
Heriotza modua | suizidioa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | sindikalista, politikaria eta okina | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
José Díaz Ramos (Sevilla, Espainia, 1895eko maiatzaren 3a - Tbilisi, Georgia, Sobietar Batasuna, 1942ko martxoaren 20a) espainiar buruzagi komunista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen 1933. urtean. Komunisten buru izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Nazioarteko Brigadetako buruzagiarekin arazoak izan zituen, eta Largo Caballeroren destituzioaren aurkako botoa eman zuen bakarretako bat izan zen. Diputatu hautatu zuten 1936. urtean. Gerra amaitutakoan Sobietar Batasunera erbesteratu zen, eta handik hiru urtera, bere buruaz beste egin zuen. Tres años de lucha liburua idatzi zuen.
CEDAren aurkako hitzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Díazek beheko hitzaldi hau eman zuen 1935ean. Nahiz eta Espainiako Gerra Zibila pizteko urte bat falta, garbi ikusten da garai horretan besteak beste komunistek eta Gobernuak zuten giro nahasia.
« | Ez dira hauek denbora alferrik galtzeko une egokienak. Faxismoaren arriskua inoiz baino handiagoa da egun Espainian. Boterea, Estatuaren aparatua, erreakzionarioek eta faxistek osaturiko gobernu baten eskuetan dago. Eta gobernu hau, izan daitezkeen asmo gaiztoenekin, neurri organikoak eta estratejikoak hartzen ari da mugimendu iraultzailearen garapenaren aurka. Eta xede horretan ez du inolako biderik bazterrean uzten. Terrorepean dauka nazioa. Lasai dagoela beste hitzik ez duen arren, alarma eta prebentzio-egoeraren bildurra du prest etengabe. Indarrean du prentsa-zentsura eta debekatuak langileen egunkariak, Mundo Obrero, iraultzaren egunkaria.
(...) langileak mehatxupean dauden une larri hauetan, faxismoa Estatuaren baliabide nagusien jabe den une larri hauetan, argi eta garbi esan dezagun prest gaudela gainerako indar antifaxista guztiekin batera borroka egiteko, Herri Bilgune Antifaxista batera bilduriko partaide guztiek ezinbestean beteko duten oinarrizko programaren ildoetatik. |
» |
José Díaz, Madrilgo Monumental Cineman eginiko hitzaldia, 1935eko ekainaren 2a |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Díaz Ramos |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.