José Folgado
José Folgado Blanco (Morales de Rey, Espainia, 1944ko apirilaren 3a - Madril, Espainia, 2020ko martxoaren 23a) espainiar politikaria izan zen, Alderdi Popularrekoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974az geroztik Ekonomia Zientzietan doktorea zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, Ogasun Publikoko eta Zerga Sistemetako irakasle titularra zen unibertsitate berean.
Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren Ekonomia Saileko zuzendaria izan zen.
1996ko Espainiako hauteskundeetan Alderdi Popularra nagusitu eta gero, maiatzean Aurrekontuetako eta Gastuetako estatu-idazkari izendatu zuten. 2000ko apirilean Ekonomiako, Energiako eta ETEetako estatu-idazkari izendatu zuten. 2002ko uztaila eta 2004ko martxoa bitartean Energiako, Industria Garapeneko eta ETEetako estatu-idazkaria izan zen.
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen VII. Eta VIII. legegintzaldietan Zamorako probintziatik hautatua. 2007ko ekainetik 2012ko martxora arte Tres Cantoseko alkatea izan zen. 2012ko martxoaren 8tik 2018. urtearen bukaerara arte Red Eléctrica de España enpresako presidentea izan zen, garai hartan Espainiako sare elektrikoa kudeatzen zuen eta % 20-ko kapital publikoa zuen enpresa alegia. Jordi Sevillak ordeztu zuen REE enpresako presidentetzan.
2020ko martxoaren 23an hil zen COVID-19 birusak jota.