Edukira joan

José Luis León

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Luis León
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

José Luis León Sáez de Ybarra (Barakaldo, Bizkaia, 1956) katedradun bizkaitarra da, Ikus-entzunezko komunikazioan eta Publizitatean. Doktore Madrilgo Complutense Unibertsitatearengatik (UCM)[1], marketin eta publizitatearen inguruko hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da, bere Leioa-Erandioko Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean[2].

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitatean eta Harreman Publikoetan UCMn lizentziatua, Leonek Informazio-Zientzietan doktoregoa 1986an lortzen du Métodos cuantitativos en publicidad ("Metodo kuantitatiboak publizitatean") tesiarekin[1]. Bere ikerlanetan metodo induktiboa da nagusi, bai eta kasu eta esperientzien generalizazioa, publizitatearen errealitate komunikatiboa jo-puntu.

Bere publizitatea ulertzeko modua hainbat diziplina hartzen ditu: mikroekonomia, soziologia, komunikazioa, diseinua, marketina eta gizarte-kudeaketa[3].

Egun UPV/EHUko katedraduna da. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saileko irakasle da, Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

(Gaztelaniaz)

  • Persuasión pública. UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua, Leioa, 2008. ISBN 978-84-9860-061-2
  • Mitoanálisis de la publicidad. Ariel, Bartzelona, 2001. ISBN 84-344-1285-3
  • Los efectos de la publicidad. Ariel, 1996. ISBN 84-344-1266-7
  • Persuasión de masas: psicología y efectos de las comunicaciones sociopolíticas y comerciales. Deusto, Zalla (Bizkaia), 1992. ISBN 84-234-1089-7
  • La Investigación en publicidad: metodologías y crítica. UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua, 1988. ISBN 84-7585-129-0

Lan bateratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz)

  • Agencias de publicidad y anunciantes en mercados locales: País Vasco. J. L. León eta J. A. Etxebarria. UPV/EHU, UPV/EHU, Argitalpen Zerbitzua, Leioa, 2003. ISBN 84-607-9181-5
  • Conducta del consumidor y márketing. J. L. León eta E. Olabarri. Deusto, 1991. ISBN 84-234-1037-4

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) León, José Luis. «AREAS DE CONOCIMIENTO Y METODOS CUANTITATIVOS EN PUBLICIDAD: REVISION CRITICA Y ESTADO DE LA CUESTION» TESEO - Doktorego-tesien datu-basea. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriza (Espainia) (Noiz kontsultatua: 2019-II-7).
  2. UPV/EHU. «LEON SAEZ DE YBARRA, JOSE LUIS» Bilatu (Noiz kontsultatua: 2019-II-7).
  3. a b (Gaztelaniaz) «José Luis León Sáez de Ybarra» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2019-II-7).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Jose Luis Leonen artikuluak Komunika.info gunean (UPV/EHUko Komunikazio Korporatiboko Masterreko bloga).