José María Carrascal
José María Carrascal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | El Vellón, 1930eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2023ko azaroaren 3a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, itzultzailea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
José María Carrascal Rodríguez (El Vellón, Espainia, 1930eko abenduaren 8a - Madril, Espainia, 2023ko azaroaren 3a) espainiar idazle eta kazetaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1947an bere familia Bartzelonara joan zen bizitzera eta Filosofia eta Nautika ikasketak hasi zituen, azken hau bakarrik amaituz. Trebakuntza-bidaiak Vizcaya lurrunontzian egin zituen hainbat hiri eta portuetatik igaroz. 1957an Berlinera joan zen bizitzera, eta han itzultzaile lanetan eta gaztelania irakasten aritu zen. 1958an Pueblo eta Diario de Barcelona egunkarietako Alemaniako berriemaile gisa hasi zen lanean. 1966an New Yorkera joan zen bizitzera, eta hamar urtez Pueblo egunkariko Ameriketako Estatu Batuetako berriemailea izan zen. 1969an Kazetaritzan lizentziatu zen Eskola Ofizialean. New Yorken jarraitu zuen ABC egunkariko, Radio Televisión Españolako eta Antena 3 Radio irratiko berriemaile gisa.
1989an Espainiara itzuli zen Ameriketako Estatu Batuetatik, eta Antena 3 telebista kateko Noticias a las ocho arratsaldeko zortzietako albistegiak aurkeztu zituen. 1990 eta 1997 Noticias de la noche gaueko albistegia zuzendu zuen. 1996an, hilabete batzuetan zehar, Todos somos humanos telebelista aurkeztu zuen Javier Sardàrekin. 1990eko hamarkadaren amaieran, Carrascal apurka telebistako albistegietatik aldenduz joan zen, bere kazetari-ibilbidea idatzizko prentsara bideratuz.
La Razón eta ABC egunkarietarako artikuluak idatzi zituen.
2023ko azaroaren 3an hil zen, 92 urte zituela.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El capitán que nunca mandó un barco (1971).
- Groovy (1972).
- Mientras tenga mis piernas (1975).
- USA Super star (1975).
- La aventura norteamericana (1982).
- Comentarios (1994).
- La agonía del felipismo (1995).
- Nunca volverás a casa (1997).
- Cartas españolas a mi mujer (1998).
- Franco. 25 años después (1999).
- La era Aznar (2000).
- Jubilación, la vida sigue (2002).
- La Batalla de Gibraltar (2012).
- La historia de España que no nos contaron (2015).
- El Mundo visto a los 80 años (2016)
- Todavía puedo (2018)