João Cutileiro
João Cutileiro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1937ko ekainaren 26a |
Herrialdea | Portugal |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Lisboa, 2021eko urtarrilaren 5a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta zeramikaria |
João Pires Cutileiro (Lisboa, 1937ko ekainaren 26a-Ib., 2021eko urtarrilaren 5a) eskultore portugaldarra, bere ospea mundu osoan zabaldu zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia burgesa batean jaio zen. Ama, tradizionalista eta Salazarren erregimenaren aldekoa bazen ere, aita, José Cutileiro, diktaduraren aurka zegoen medikua zen; horregatik errepresioa pairatu zuen eta, ondorioz, Munduko Osasun Erakundean lan egin behar izan zuen, Portugaletik kanpo. Horri esker eskultore gazteak Suitza, Pakistan eta India. Halaber, gazte-gaztetatik intelektualitatearen mundua ezagutu zuen, familiaren etxea Lisboan intelektual askoren bilgunea izan baitzen. 1946an, etxera joaten zen artista batek, António Pedro, bere tailerrera eraman zuen.
1949tik 1951era Jorge Barradas eskultorearen estudioa ezagutu zuen. Handik beste batera joan zen, António Duarteren estudiora, alegia. Urte horietan material desberdinak ezagutu zituen: beira zeramikoa, marmola, harria... 1951an, 14 urte zituelarik, lehen erakusketa antolatu zuen. Colégio Valsassina Batxilergoa egin zuen. Urte horietan ezkerreko Movimento de Unidade Democrática taldean aritu zen. 1960an, urte batzuk geroago, Portugalgo Alderdi Komunistan ere kargu politikoa izan zen baina bera zegoen taldea erori zen eta kontaktuak galdu zituen.
Kabuleko bidean aita ikusteko, Florentzian gelditu zen eta Michelangeloren obra ezagutu zuen. Horrek eskulturaren bidean eraman zuen. Berriro Lisboan, bi urtez, 1953 eta 1954, Arte Ederren Goiko Eskolan ikasi zuen; bertan Leopoldo de Almeida irakasle gisa ezagutu zuen. Paula Regok, orduan, Londresera joateko aholkatu zuen, Slade School of Art erakundera. Lau urtetan, 1955tik 1959ra, Reg Butler eskultorea ezagutu zuen eta bere lehenengo sariak irabazi zituen.
1961tik 1971era Portugalen hamar erakusketa antolatu zituen, Lisboan zein Oporton. 1970ean Portugalera itzuli zen bizitzeko eta Lagosera joan zen bizitzera. Bere lanek laster Estado Novo faxistaren akademizismoarekin talka egin zuten. Kritika gogorrak pairatu zituen baina bere lanak Europan eta Estatu Batuetan zehar ezagunak egin ziren. 1985ean Evorara joan zen bizitzera eta bere etxean bere obraren erakusketa antolatu zuen. Urte horretatik aurrera erakusketa ugari egin zituen, bai Portugalen bai Europan.[2][3][4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Torres Novas gazteluaren aurrean dagoen Antso I.a Portugalgoari eskainitako eskultura.
-
Sebastian I.a Portugalgoari eskainitako eskultura Lagos herrian.
-
Lisboako Parque das Nações.
-
Apirilaren 25eko monumentua Lisboan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.dn.pt/cultura/morreu-joao-cutileiro-13195194.html
- ↑ https://observador.pt/especiais/entrevista-de-vida-ao-embaixador-jose-cutileiro-cantei-o-hino-para-um-casal-de-amantes-em-cabul/
- ↑ https://www.publico.pt/2021/01/05/culturaipsilon/noticia/morreu-joao-cutileiro-escultor-reinventou-identidade-portuguesa-1944874
- ↑ https://visao.sapo.pt/atualidade/sociedade/2021-01-05-as-obras-mais-emblematicas-de-joao-cutileiro-1937-2021/#&gid=0&pid=1